
- 2022 Otsaila 10
Elkarretaratze jendetsua Osasun Publikoaren defentsan
Asteazken iluntzean dozenaka herritarrek parte hartu zuten Aiztondoko Herri Mugimenduak antolatutako osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzean. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo udalbatzetan elkarretaratze honetako manifestua onartu zenez, Beatriz Unzue eta Iker Urruzola, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo alkateak bertan izan ziren.

- 2022 Otsaila 08
28 enpresa sortu dira 2021ean, Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin
Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza Sailak joan den urteko balantzearen berri eman du: 127 pertsonari eman zien arreta urte osoan zehar, eta pertsona horiek aurkeztutako 36 enpresa proiektu aztertu zituen, bideragarritasun azterketa sakonak edo oinarrizko azterketa ekonomiko-finantzieroak eginez.

- 2022 Otsaila 03
Salto udaleku ibiltarietarako begirale bila dabil UEMA
Ekainaren 27tik uztailaren 3ra UEMAk antolatutako udaleku ibiltarian 14-18 urte bitarteko gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar dira.

- 2022 Otsaila 03
Naturgune berria Arratzaingo eskoletan
Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI kokatzen diren Arratzaingo eskola eremuan txoko berri bat sortu da ikasleen erabilerarako. Patioko frontoiaren atzealdean, naturgune eder bat eraiki da, lehen inolako aprobetxamendurik ematen ez zitzaion eremu batean. Lehen sasi eta sastrakak zeuden lekuan, orain mahaiak, eskailerak eta lasai egoteko berdegune bat dago.
Proiektu hau Amasa-Villabonako udalak finantzatu du eta guztira 6.234,61 euroko inbertsioa egin du. Lan hauek gauzatzeko(garbiketa, desbrozea, mahaiak jartzea, eskailerak eraikitzea eta itxiturak jartzea) udalak Ganboa Lan S.L. enpresa gipuzkoarra kontratatu du.

- 2022 Otsaila 02
Olaederra Kiroldegira sartzeko ez da Covid ziurtagiria beharko
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Eusko jaurlaritzak Iñigo Urkullu lehendakariaren abenduaren 14ko dekretua luzatzeko egindako eskaera atzera bota ondoren, Covid ziurtagiriak derrigorrezkoa izateari utzi zion atzo EAEn abendu erdialdetik eskatu diren hainbat espazio eta eraikinetara sartzeko. Ondorioz, orain arte ez bezala, hemendik aurrera ez da Covid ziurtagirik eduki beharko kiroldegietara sartzeko.
Baja eman dutenek, ez dute matrikularik ordaindu beharko berriro bazkide egiteko.

- 2022 Otsaila 01
Otsailaren 3an, Korrika batzordearen lehen saioa
Hitzekin ekin lemapean, martxoaren 31n Amurriotik abiatuko da Korrikaren XXII. edizioa, eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Amasa-Villabonatik apirilaren 8an igaroko da Euskararen aldeko ekimen erraldoia.