
- 2022 Urtarrila 27
Nazien kontzentrazio guneetan egondako billabonatarrak gogoan, Holokaustoaren Biktimen Oroimenerako Nazioarteko Egunean
Gaur, urtarrilaren 27a, Naziek eragindako Holokaustoaren biktimen nazioarteko eguna da, eta Amasa-Villabonako Memoria eta Bizikidetza Batzordeak II. Mundu gerrateko urteetan Nazien kontzentrazio eremuetan egondako herritarrak gogora ekarri nahi izan ditu.

- 2022 Urtarrila 27
Saharar errefuxiatu kanpamentuetarako janari bilketa kanpaina
Tolosaldea Sahararekin elkarteak, Saharar errefuxiatu kanpamenduetara eramateko janari bilketa kanpaina berri bat antolatu du aste honetan eta elkarteko boluntarioak larunbat goizean Villabonako supermerkatuen (Eroski eta BM) kanpoaldean egongo dira produktuak biltzen. Udalak bat egin du ekimenarekin eta bilketa-kutxa ezarri du udaletxeko sarreran.

- 2022 Urtarrila 27
Amasan hasiko da larunbatean Gipuzkoako XII. Pilota Egokituko Txapelketa
Larunbatean, urtarrilaren 29an, Gipuzkoako XII. Pilota Egokituko Txapelketa hasiko da Amasako pilotalekuan. Atzo eguerdian izan zen txapelketaren aurkezpena Amasan, eta Beatriz Unzue alkatea bertan izan zen, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko ordezkariekin batera. Txapelketan parte hartuko duten Leire Esnal, Manu Quesada eta Asier Navaridas kirolariek ere parte hartu zuten aurkezpenean.

- 2022 Urtarrila 26
Udalbatzak Osasun sistema publikoa indartzearen aldeko adierazpena onartu du
Atzo arratsaldean izandako Amasa-Villabonako Udalbatzaren osoko bilkuran, herritar talde batek "Aiztondoko herri mugimendua"ren izenean udalari aurkeztutako testua onartu zen EH Bilduren aldeko 7 botorekin eta EAJ-PNV eta PSEren aurkako 5 botorekin. Ondorioz, Adierazpena gehiengoz onartu zen eta udalak bat egingo du datorren otsailaren 9an egingo den Aiztondo bailarako mobilizazioarekin.

- 2022 Urtarrila 19
Euskaran ados! mahai irekiaren bilera urtarrilaren 24an
Euskaran ados! izeneko euskararen normalizazioaren aldeko Amasa-Villabonako mahai ireki eta parte hartzaileak bere ibilbidearekin jarraitzen du eta bilera edo batzar berri bat egingo da datorren urtarrilaren 24an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan.

- 2022 Urtarrila 14
Turismo bulego berria, eskualdeko azken proiektu estrategikoa, martxan
Tolosako Plaza Zaharreko 10.ean kokatuko da, eta turistei harrera hobe eta integralago bat ematea izango du helburu. Eskualdeko marka turistiko berria ere sortu da, marketin plan berriak finkatutako ideia nagusiak abiapuntu izanda.