
- 2022 Apirila 11
Maiatzaren 14an izango da Udalerri Euskaldunen Eguna, Seguran
Seguran izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 14an. Lau urteren ondoren, Euskara aiden! lelopean egingo da udalerri euskaldunen lana ospatzeko topaketa.

- 2022 Apirila 11
Aberri egunean balkoietan ikurriñak jartzeko deia egin du udalak
Datorren apirilaren 17an, Aberri eguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Aberri eguna, euskal nazioaren eguna da; Euskal Herriak ere, munduko beste nazio guztiek bezala, aitortza merezi duela aldarrikatzeko eguna.

- 2022 Apirila 05
Aniztasun funtzionalaren inguruko aurreiritziak puskatzeko hitzaldia
Bihar, apirilaren 6an, arratsaldeko 18:30ean, “Vivir la diferencia” hitzaldia izango da Subijana etxean. Bertan, aniztasun funtzionala duten pertsonekin lotutako aurreiritziak puskatu nahi dira.

- 2022 Martxoa 31
Bertsolaritza tailerrak udaberrian
Zizurkilen eta Ikaztegietan izango dira aurten tailerrak: Bertsolaritzaren etxeko transmisioari begirakoa, bata. Bestea, berriz, bat-bateko trebakuntzari zuzendua.

- 2022 Martxoa 31
Gaur abiatuko da Korrika!
Gaur ekingo dio ibilbideari Euskararen aldeko ekimen erraldoiak! Korrikak arratsaldeko 16:30etan emango ditu lehengo pausuak Amurrion, eta, hurrengo 11 egunetan ez du deskantsurik hartuko, apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte.

- 2022 Martxoa 30
Udalak iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako plana onartu du
Udalak iruzurraren aurkako politika indartzeko konpromiso sendoa hartu du, eta horretarako, iruzurraren aurkako plan bat osatu du. Plan honen helburua da iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako gaietan aplikatu eta bete beharreko printzipioak eta arauak ezartzea.