
- 2022 Martxoa 30
Villabonako Pentsiodunen Batzarrak bankuen inguruan aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak
Adineko pertsonek eta pentsiodunek finantza-erakundeetara jotzean arazo ugarirekin egiten dute topo, eta, digitalizazioak arazo horiek areagotu egin ditu, gainera. Hori horrela, Villabonako Pentsiodunen Batzarrak hainbat eskaerez osatutako mozioa aurkeztu du udalbatzak onartu dezan.

- 2022 Martxoa 29
Atzerriko ikasketen homologazioaz arituko dira ostegunean, Guretzako taldean
Jatorri anitzeko emakumeen bilgune den Guretzako taldea ostegunean, hilaren 31n, bilduko da, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Villabonako Subijana etxean.

- 2022 Martxoa 28
Hasi dira Villabonako udal pilotalekuko margoketa lanak
Gaur goizean hasi dira Villabonako udal pilotalekuko margoketa lanekin, eta astebete inguruko jarduna izango dutela aurreikusten da.

- 2022 Martxoa 24
Udaleku irekietarako begirale bila dabil Udala
Aurtengoan ere, Amasa-Villabonako Udalak uztailean udaleku irekiak antolatuko ditu HH2 eta LH4 urte bitarteko haurrentzat. Bertan begirale moduan jardun nahi dutenek apirilaren 25era arte daukate izena emateko aukera.

- 2022 Martxoa 23
Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia. Ea HERENA izatera iristen garen!
Udaberrian sartzearekin bat, martxan da berriz ere errenta aitorpena egiteko garaia, eta Tolosaldeko udalek UEMArekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete herritarrei.

- 2022 Martxoa 22
Bi antzezlan, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira
Igandean, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Amasa-Villabonan Perigallo Teatro konpainiaren Cabezas de cartel antzezlanarekin.