
- 2023 Apirila 26
Udal hauteskundeetarako bost hautes-zerrenda aurkeztu dira Amasa-Villabonan
Maiatzaren 28an izango diren Udal Hauteskundeetara aurkeztutako hautagaien zerrendak argitaratu dira gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen. Amasa-Villabonan EH Bildu, EAJ-PNV, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP aurkeztu dira.
EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu).
Titularrak
1. Beatriz Unzue Esnaola.
2. Xabat Laborde Etxabe.
3. Irune Alfonso Izagirre.
4. Eñaut Zelarain Etxeberria.
5. Maria Aranzazu Lopez Luloaga.
6. Ander Goikoetxea Arana.
7. Ander Etxeberria Etxeberria.
8. Eneritz Ugartemendia Urretavizcaya.
9. Gurutze Astiasaran Soto.
10. Juan Luis Irazusta Diaz.
11. Ainhoa Esnaola Azurmendi.
12. Aitor Sarasola Murua.
13. Leire Uzkiano Doxagarat.
Ordezkoak
1. Jose Maria Galarraga Iraola.
2. Oihane Ayestaran Oyarzabal.
3. Beñat Uribe-Etxeberria Perez.
EUZKO ALDERDI JELTZA LEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV).
Titularrak
1. Eneko Urdangarin Eizagirre.
2. Arantzazu Rojo Gomez.
3. Ianko Gamboa Sanz.
4. Aitziber San Roman Abete.
5. Elena Lete Garcia.
6. Santiago Gurrutxaga Elorza.
7. Olga Aldaz Carretero.
8. Ibon Ariznabarreta Urdampilleta.
9. Nagore Puyadena Urcola.
10. Juan Maria Iparraguirre Irazusta.
11. Maria Aranzazu Alonso Irigoras.
12. Igor Villarreal Sarria.
13. Maite Izagirre Irazustabarrena.
PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) (PSE-EE (PSOE)).
Titularrak
1. Eduardo Gonzalez Vaz.
2. Amaya Ayestaran Hernando.
3. Maria Luisa Arija Soutullo.
4. Ramon Hidalgo Sanchez.
5. Maria Nuria Garcia Serradilla.
6. Ascension Reyes Aragon.
7. Julen Sanchez Davila.
8. Stephania Medina Garzon.
9. Maria Pilar Davila Alfageme.
10. Pedro Manuel Igoa Otaegui.
11. Agustin Horrillo Sanchez.
12. Gema Maria Insausti Merino.
13. Gorka Iparraguirre Bolaños.
ELKARREKIN PODEMOS - EZKER ANI TZA / IU - ALIANZA VERDE (PODEMOS, EZKER ANI TZA / IU, ALIANZA VERDE).
Titularrak
1. Maria Del Carmen Salido Sierra. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
2. Abdelahe Mohamed Baba. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
3. Maria Inmaculada Barbadillo Del Pozo. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
4. Maria Ascension Garcia Jimenez. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
5. Juan Carlos Eguizabal Paredero. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
6. Maria Dolores Fernandez Aguirre. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
7. Juan Carlos Campos Led. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
8. Sunita Kumari Gurung Gurung. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
9. Alain Martinez Portilla. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
10. Jesus Hernandez Bravo. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
11. Jenny Susel Tabares Velasco. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
12. Geren Mirena Zúñiga Leniz. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
13. Leidi Joany Riascos Satiszabal. (POD-IU-ALIANZA VERDE).
PARTIDO POPULAR (PP)
Titularrak
1. Amelia Gonzalez Gomez.
2. Silvia Gonzalez Martinez.
3. Alvaro Petit Zarzalejos.
4. Ignacio Campos Montesinos.
5. Esther Gonzalez Menendez.
6. Carlos Rojas Garcia.
7. Pilar Gonzalez-Cremona Nogales.
8. Susana Gonzalez Pierrad.
9. Miguel Angel Quintanilla Navarro.
10. David Valverde Pujante.
11. Juan Jose Sanchez Caselles.
12. Blanca Guerra Sotelo.
13. Carmen Hernandez Diaz.

- 2023 Apirila 14
Uraren kontsumoa %9a jaitsi zen 2022an Amasa-Villabonan
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak (Gipuzkoako Urak) 2022. urteari dagozkion herriz-herrikako datuak argitaratu ditu eta Amasa-Villabonaren kasuan uraren kontsumoan jaitsiera nabarmenak izan dira.
Datuen azterketa
2022. urtean guztira 280.226 metro kubiko (m3) ur kontsumitu ziren Amasa-Villabonan, eta 2021. urtean kontsumo hori 309.230 m3-koa izan zen. Beraz, ur kontsumo totalari dagokionez, 2022an %9,3ko jaitsiera izan genuen. Gainera, 2022an guztira 3.079 ziren Amasa-Villabonan ur zerbitzuan abonatuak zeudenak, 2021. urtean baino 48 gehiago, eta hala ere kontsumoan jaitsiera esanguratsua lortu zen.
Urteetan atzera eginez gero, salbuespen gutxi batzuk kenduta, 2006. urtetik urtez-urte uraren kontsumoa jaisten joan da gure udalerrian. 2006tik ur kontsumoa %22,5ean murriztu da, datu aipagarria dudarik gabe.
Etxeetan egiten den ur kontsumoari dagokionean, 2022. urtean bataz beste 89 m3 ur kontsumitu ziren etxebizitza bakoitzean eta datu hau 98 m3-koa izan zen aurreko urtean. Beraz, etxeetan ere %9tik gora murriztu da uraren erabilera.
Udalaren balorazio baikorra
Amasa-Villabonako udalak oso positiboki baloratzen du 2022. urtean uraren kontsumoan izandako murrizketa eta azken urteetako bilakaera. Nabermena da herritarren eta enpresen artean ura modu arrazionalago batean erabiltzeko kontzientzia zabaldu dela eta hori oso pozgarria da. Ondorioz, udalak Amasa-Villabonako herritarrak, familiak, establezimenduak eta enpresak zoriondu nahi ditu, uraren erabilera geroz eta arduratsuagoa egiteagatik eta baliabide natural mugatu honen (uraren) kontsumoa murriztea lortzeagatik. Zorionez norabide egokian goaz, eta aurrerantzean joera hau mantentzea izango da erronka.

- 2023 Apirila 03
Asteazkenean Amasa-Villabonara gerturatzeko gonbitea luzatu die Udalak txirrindularitza zale guztiei
Itzuliako 3. etapako irabazleak jasoko duen garaikurra aurkeztu dute gaur eguerdian Beatriz Unzue alkateak, Xabat Laborde alkateordeak, eta Jon Iñaki Ormazabal egur-lanketa ikastaroko irakasleak. Asteazkenean, apirilaren 5ean, kontuan hartu beharreko hainbat ohar ere azaldu dituzte udal ordezkariek.
Honakoa da Amasa-Villabonako udalak gaur kaleratu duen oharra:
Asteazkenen honetan Amasa-Villabonan amaituko da Itzulia txirrindularitza lasterketaren 3. etapa. Honek, herriko egunorakotasunean hainbat aldaketa egitea ekarriko du, batez ere trafikoan, aparkalekuetan eta autobus zerbitzuan.
Herritarrentzat informazioa
- Trafikoa: Villabona erdiguneko trafikoa bi aldiz moztuko da asteazken arratsaldean, etapak bi aldiz zeharkatuko baitu Villabonako erdigunea. Lehenengo bide-mozketa 15:15ak aldera izango da, orduan iritsiko baitira txirrindulariak gurera. 16:45ak aldera bigarren aldiz moztuko da Villabona zeharkatzen duen errepidea. Bestalde, Arratzain aldera eta Otelarre auzora doazen bi errepideak (Txermin auzotik igotzen dena eta Otsabitik gora doana) itxita egongo dira 13:00etatik 18:30era. Gainera, N-1 autobiderako sarrera irteerak 16:00etan itxiko dituzte, eta ez dira berriro guztiz irekiko 18:00ak arte.
- Aparkalekuak: apirilaren 4ko (asteartea) 17:00etatik aurrera Txermingo aparkaleku handian ezingo da aparkatu. Aparkaleku osoa autorik gabe utzi behar da ordurako, asteazkenean aparkaleku horretan kokatuko baitira txirrindulari taldeen autobusak eta beste ibilgailuak. Horregatik, udalak aparkaleku alternatiboak egokituko ditugu herritarrei ahalik eta kalte txikiena sortzeko. Horrela, bihar eta etzi, Txermingo ikastolako patioa, kale Nagusia 62-68 esplanada berria eta Sacem-go zubia zeharkatu eta ezkerretara dagoen eremua (edukiontziak daudena) autoak aparkatzeko erabilgarri egongo dira.
- Garraio publikoa: autobus zerbitzu publikoetan aldaketak egongo direla ere jakinarazi behar dugu: asteazkenen arratsaldean 15:00ak eta 18:00ak artean bai Donostiarako noranzkoan eta baita Tolosarako noranzkoan doazen autobusak Burni zubiko geltokian bakarrik geldituko dira. Ez da autobusik sartuko herrira, beraz, geltoki bakarra edukiko dugu 3 ordu horietan. Eskualdeko beste herrietara doazen eta beste noranzkoa duten (Bilbo, Iruñea) autobus zerbitzuak ere, ordu-tarte horretan soilik Burni zubiko geltokietan geratuko dira.
Asteazkenean herrigunean sortu daitezkeen trafiko arazoak ekiditeko, eta ahal den neurrian Villabonan autoz ez ibiltzea eskatu nahi diegu herritarrei. Etapa amaiera ikusteko Arratzain eta Hika Txakolindegira igotzeko asmoa dutenei, aldiz, oinez igotzea eskatzen diegu. Eta mesedez, Udaltzaingoaren eta antolatzaile taldearen argibideak errespetatu.
Ibilbidean egin diren azken aldaketak
Txirrindularien segurtasuna bermatzeko, gure etapako ibilbidean azken orduko aldaketak egin behar izan genituen pasa den astean. Egindako aldaketarekin etapak 8,3km eta 3. mailako mendate bat gehiago izango ditu. Alkizarako igoera gehitu delako ibilbidera.
Behin Trenbide ondoko bidetik Ateaga baserriko gainera igota, eta Anoeta eta Asteasuko bidegurutzean, 96,4 kilometroan, hain zuzen ere, eskuinetara egingo dute txirrindulariek, eta Asteasurantz abiatuko dira, ondoren Alkizara igotzen den errepidea hartzeko. Hasiera batean Anoetara zuzenean jeistekoak baziren ere, errepidea ez dago egorarik onean, eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko, aldaketa hau egitea erabaki dugu lasterketaren antolatzaileekin elkarlanean.
Etapako irabazlearentzat garaikur berezia
Amasa-Villabonan amaituko den etapako irabazleari emango diogun oroigarria daukagu mahai gainean. Artelan hau Amasa-Villabonako udaleko kultura sailak antolatzen duen egur-lanketa ikastaroko ikasleek sortutakoa da. Jon Iñaki Ormazabal da ikastaroko irakaslea eta berak azaldu ditu garaikur berezi honen esanahia eta sortze prozesua.
Aipagarria da ikastaro horretan herriko jendeak parte hartzen duela eta ia denek hartu dutela parte modu batera edo bestera, artelan honen sorreran. Esanahiari dagokionez, Amasa-Villabonan oso ezaguna den "botilo" forma du, gure herrian praktikatzen den errebote pilota modalitatean sakatzeko plaza erdian ezartzen den tresnarena. Baina honakoa txirrindularitza proba bat denez, botilo horri bizikleta gurpil bat irteten zaio, pinoia, katea eta radio batzuekin. Gainera, azpialdean Amasa-Villabonako armarria du margotuta.
Beraz, guretzat garaikur honek balio erantsia du, herrian bertan pentsatu eta sortutakoa baita, herritar askoren parte hartzea izan duelako eta herriko elementu bereizgarri baten forma duelako.
Txirrindularitza zaleei Amasa-Villabonara etortzeko deia
Asteazkenean Amasa-Villabona txirrindularitza profesionalaren erdigunea izango da eta udaletik egun berezi horretan zale guztiak gonbidatu nahi ditugu gurera etortzera. Ibilbidea gogorra eta ikusgarria da eta dirudienez eguraldia ere lagun izango dugu.
Beraz, ikurrinak eskuan hartu eta munduko txirrindularirik onenetakoak bertatik-bertara ikusteko aukera paregabea dugu.
Kanpotik Amasa-Villabonara etorri nahi duten zaleei garraio publikoan etortzea gomendatzen diegu, trenez edo autobusez modu errazean heldu daiteke Villabonara eta oinez 10-15 minututan etapa amaierako Hikako aldapara heldu daiteke. Argitu nahi dugu Hikako azken aldapa zaleei zabalik egongo dela eta gainera, Arratzaingo futbol zelai ondoko aparkalekuan pantaila erraldoia ezarriko da etaparen nondik-norakoak bertatik jarraitu ahal izateko.
Amaitzeko, Hikako aldapa ondoan dauden mahastiak errespetatzeko eskatu nahi diegu zaleei, uneoro errepide ondoan mantenduz, mahastien eremura sartu gabe.
Asteazkenean txirrindularitzaren festa izango dugu Amasa-Villabonan, zatozte txirrindulariak animatzera!