18Apirila2021

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
Emakumea Nagusi 3

Emakume merkatari eta ostalariak omenduko ditu Udalak, martxoaren 8an

Amasa-Villabonako Udalak emakumeek herriko merkataritzan eta ostalaritzan egiten duten lana baloratu nahi du, ezinbestekoak baitira gure gizarteak behar bezala funtzionatu dezan.

Amasa-Villabonako eredu ekonomikoaren adibide bikaina dira, eta Udalak ere eredu hori sustatu nahi du, ekonomiak pertsonak erdigunean jarri behar dituelako, beren gaitasunengatik baloratu behar dituelako. Gainera, herri bezala aberasteko modu bakarra da berdintasuna.

Amasa-Villabonako merkataritzan eta ostalaritzan emakumea nagusi
Aurtengo Emakumeen Nazioarteko egunean Amasa-Villabonako komertzioak eta tabernak aurrera ateratzeko emakumeek burutzen duten ahalegin guztia eskertu eta aitortu nahi du Udalak, eta, bide batez, nabarmendu nahi du emakume enpresaburu billabonatarrak direla, beste emakume batzuei aukerak ematearen aldeko apustua egiten dutela. Baita ere guztiontzako bidezkoagoa den etorkizuna eraikitzen dutela.

Beraz, astelehenean, martxoaren 8an, eguerdiko 13:30etan, Udalak eskerrak eman nahi dizkie Erreboteko plazan bertan egingo den omenaldi txiki baten bidez. Honen leloa "Amasa-Villabonako merkataritzan eta ostalaritzan emakumea nagusi" izango da. Beatriz Unzue alkatea eta hainbat udal ordezkariez gain, Oihana Iguaran bertsolaria eta Oinkari Dantza Elkarteko bi dantzari ere izango dira.

Udaletik herritarrei omenaldian parte hartzeko deia luzatu nahi die herriko emakume hauek merezi duten omenaldia izan dezaten.

Martxoak 8 txikia

Udalak bat egin du martxoaren 8aren bueltan Mugimendu Feministak antolatutako ekimenekin

Amasa-Villabonako udalak Aiztondoko talde feministek bailara osoan zehar antolatutako ekimenekin bat egitea eta herritarrei parte hartzeko deia egitea erabaki du.

Benetako genero berdintasuna lortzeko erronka, jendarte gisa dugun erronka nagusietako bat da eta Amasa-Villabonako udal gobernuaren iritziz, erakunde publikoen eta mugimendu feminista antolatuaren arteko lankidetza ezinbestekoa da berdintasunean aurrera egiteko. Udalak politika feminista aktibo eta eraginkorra garatzeko konpromiso irmoa du eta norabide horretan herri mugimendu feministarekin bat egitea eta indarrak batzea da bilatzen duena.

Zentzu horretan, udalak bat egiten du Martxoan ere saretzen, Sistama arrakalatu! lemapean Lurgatz talde feministak, Aiztondoko Mugimendu Feministak eta Aiztondoko neska* gazteak kolektiboek antolatu dituzten ekimen eta mobilizazioekin eta horietan parte hartzeko deia egiten die Amasa-Villabonako herritar guztiei. Aipagarria da Aiztondoko beste udal guztiek ere gauza bera egin dutela, erakunde publikoen eta herri mugimendu feministaren arteko elkarlanean urrats garrantzitsua eman delarik. 

Deialdi azpimarragarri gisa, martxoaren 8an bertan 13:30etan Vilabonako Errebote plazan herriko emakume merkatari eta ostalariei aitortza egiteko ekitaldia eta arratsaldeko 19:30etan Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatuko den manifestazioa aipa daitezke.

Hemen kontsulta daiteke egitarau osoa: Aiztondoko egitarauaren kartela 

IMG 7671 tokikom 700x700

Jai Batzordeak Santio jaietako egitaraua ez prestatzea erabaki du

Pasa den asteazkenean egindako bilkuran, Santio Jai Batzordeak ohiko jai egitaraua prestatzeari uko egitea erabaki zuen aho batez. Ondorioz, aurtengoan ere Santio jairik ez dela izango baiezta daiteke dagoeneko. Erabaki hau zaila eta mingarria izan bada ere, bizi dugun osasun egoerak ez du ahalbidetzen gure herriko jaiak betiko moduan antolatu eta ospatzea eta erantzukizunez jokatzen jarraitu behar da.

Hala ere, pasa den urtean egin zen moduan, uztailean zehar kultur ekintzen egitarau zabal bat antolatzeko urratsak ematea erabaki zen. Gehienbat kalean, aire librean garatuko liratekeen kultur ekintzak antolatzea eta uda garaian kaleko giroa piztea izango da helburua.

Horretarako, herritarrek eta elkarteek proposamenak aurkezteko bideak zabaltzea erabaki zuen Jai Batzordeak, kultur egitarau berezi hau modu parte hartzailean erabaki dadin. Proposamenak helarazteko, mezu bat idatzi daiteke E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Azkenik, Jai Batzordeak biltzen jarraitzeko asmoa du eta apirilean bigarren bilkura bat egitea erabaki zen.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.