03Urria2023

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Aljibeko bisita gidatuak egingo dira urriaren 20 eta 27an

Aljibeko bisita gidatuak egingo dira urriaren 20 eta 27an

bisita gidatua aljibea B2-1

2018a Kultura Ondarearen Europako Urtea da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan,

eta erakunde askoren partaidetzarekin, kultura ondareari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo edizioak ONDAREA: Emakumeen emaria lema darama. eta, egitasmo honetan parte hartzeko, Subijanako aljibea eta emakume estanpatzaileak gaia aukeratu dugu. 

Honenbestez, 2 bisita gidatu egingo dira, lehena, euskaraz urriaren 20an eta urriaren 27an gaztelaniaz. Bisitak bi zati izango ditu: lehenengoan, 40 bat minutuko bisita gidatua izango da; bertan, aljibea ezagutuko da, eraikin horrek Subijana enpresan betetzen zuen papera, eta emakume estanpatzaileen lanera hurbilduko gara. Bigarren zatian, Villabonako Udalak SACEM enpresa zegoen instalazioetan duen serigrafia tailerrera hurbilduko gara, eta Amasa-Villabonako Virginia Ameztoy artistakestanpazioaren inguruko bi orduko tailer praktikoa emango digu.

Urriaren 5etik 17ra bitarte egongo da zabalik izen ematea eta Zuretzat bulegoan eman beharko da izena eta zalantzarik izanez gero ere bertan argituko dituzte. Kontaktuan jarri nahi izanez gero deitu 943692100 zenbakira edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Aljibeko bisita gidatuak egingo dira urriaren 20 eta 27an
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.