25Ekaina2021

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak LABI-k udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimendu du

LABI-k udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimendu du

labi

Eusko Jaurlaritzak udalerrien itxiera perimetrala beste 15 egunez luzatu badu ere, astelehenetik aurrera alboko udalerrira joan ahalko da aktibitate sozioekonomikoak edo aire librean kirola egiteko.

LABI batzordea gaur bildu da neurri berriak ezartzeko aukera aztertzeko eta EAEn covid-19aren kontrako prebentzio neurri nagusiak mantentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Aldaketa esanguratsuena, mugakideak diren udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko dela da, betiere aktibitate sozioekonomikoak egiteko edo aire libreak kirola egiteko.

Lehendakariak jakinarazi du indarrean dagoen dekretua 20 egunez luzatzea erabaki duela LABIk gaurko bileran, eta astelehenetik aurrera bi salbuespen onartu direla udal-konfinamenduaren esparruan:

  • Mugakide diren ohiko udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, aire zabaleko gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak egiteko.
  • Zehaztasun handiagoz definitzen dira udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta dagoen kasuak: lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak; eta 500 baino intzidentzia-tasa txikiagoa duten udalerrien arteko mugikortasuna kirol federatuko lehiaketa eta entrenamenduetarako, eskola-kiroleko entrenamenduetarako eta gimnasio, klub edo kiroldegietan programatutako ikastaro edo jardueretarako.

 

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak LABI-k udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimendu du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.