25Ekaina2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Auzolanerako deia, martxoaren 6an zuhaitzak landatzeko

Auzolanerako deia, martxoaren 6an zuhaitzak landatzeko

ZUHAITZAK WEB

Amasa-Villabonako udaleko Ingurumen sailak auzolana antolatu du, pinudia zegoen lekuan pagoak eta haritzak landatzeko.

Landaketa lan hauek Onddo-ko borda ondoko lursailetan egingo dira, bertan zegoen pinudia matarrasa bidez moztu da eta orain bertako zuhaitz espezieak landatuko dira. Modu horretan zonalde horretako berezko naturaren berreskurapena lortuko da.

  • DEIALDIA: Martxoak 6 larunbata, 08:00etan Amasako plazan. Auzolana goizean zehar egingo da eta bazkalordurako amaituko da.
  • IZEN EMATEA: Otsailaren 22tik 26ra http://villabona.eus/eu/ webguneko lehen orrian egongo den galdetegia bete behar da.

Udalak baliabide guztiak jarriko ditu auzolana behar bezala garatu dadin: Onddo ingurura igotzeko autoa, tresneria, landareak etab.

Ingurumen sailak auzolan eder honetan parte hartzeko deia egiten die Amasa-Villabonako herritarrei, denon artean gure ingurune naturala berreskuratzeko parada dugu, anima zaitez!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Auzolanerako deia, martxoaren 6an zuhaitzak landatzeko
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.