18Apirila2021

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak bat egin du martxoaren 8aren bueltan Mugimendu Feministak antolatutako ekimenekin

Udalak bat egin du martxoaren 8aren bueltan Mugimendu Feministak antolatutako ekimenekin

Martxoak 8 txikia

Amasa-Villabonako udalak Aiztondoko talde feministek bailara osoan zehar antolatutako ekimenekin bat egitea eta herritarrei parte hartzeko deia egitea erabaki du.

Benetako genero berdintasuna lortzeko erronka, jendarte gisa dugun erronka nagusietako bat da eta Amasa-Villabonako udal gobernuaren iritziz, erakunde publikoen eta mugimendu feminista antolatuaren arteko lankidetza ezinbestekoa da berdintasunean aurrera egiteko. Udalak politika feminista aktibo eta eraginkorra garatzeko konpromiso irmoa du eta norabide horretan herri mugimendu feministarekin bat egitea eta indarrak batzea da bilatzen duena.

Zentzu horretan, udalak bat egiten du Martxoan ere saretzen, Sistama arrakalatu! lemapean Lurgatz talde feministak, Aiztondoko Mugimendu Feministak eta Aiztondoko neska* gazteak kolektiboek antolatu dituzten ekimen eta mobilizazioekin eta horietan parte hartzeko deia egiten die Amasa-Villabonako herritar guztiei. Aipagarria da Aiztondoko beste udal guztiek ere gauza bera egin dutela, erakunde publikoen eta herri mugimendu feministaren arteko elkarlanean urrats garrantzitsua eman delarik. 

Deialdi azpimarragarri gisa, martxoaren 8an bertan 13:30etan Vilabonako Errebote plazan herriko emakume merkatari eta ostalariei aitortza egiteko ekitaldia eta arratsaldeko 19:30etan Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatuko den manifestazioa aipa daitezke.

Hemen kontsulta daiteke egitarau osoa: Aiztondoko egitarauaren kartela 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak bat egin du martxoaren 8aren bueltan Mugimendu Feministak antolatutako ekimenekin
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.