11Maiatza2021

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Maitane Perez aktore eta idazle nafarra izango da Geuretik Sortuak bekarekin Amasa-Villabonan izango dugun sortzailea

Maitane Perez aktore eta idazle nafarra izango da Geuretik Sortuak bekarekin Amasa-Villabonan izango dugun sortzailea

maitane perez ss
Udalbiltza Partzuergoak martxan jarritako Geuretik Sortuak kultur ekimenean parte hartu du Amasa-Villabonako udalak. Ekimen honen bidez, euskarazko literatura, antzerkigintza eta zinema sorkuntza bultzatu nahi da eta guztira Euskal Herri osoko 26 udalerri eta sortzailek parte hartuko dute. Sortzaile bakoitzari herri bat esleitu zaio eta beka honen bidez, herri horretan egonaldi bat egingo du bere sorkuntza garatzeko. Amasa-Villabonaren kasuan, Maitane Perez aktore eta idazle iruindarra izango dugu geure artean, egonaldi horretan zehar literatura lan bat sortzeko helburuarekin. 

Amasa-Villabonako udalaren izenean gure poztasuna adirazi nahi dugu Maitane Perez kultur sortzailea gure artean edukitzeko izango dugun aukeragatik, eta elkarlanean prozesu aberasgarri eta emankor bat garatzeko gogotsu gaude. Laster harremanetan jarriko gara Maitane Perez-ekin, sormen prozesuaren eta Geuretik Sortuak bekaren inguruko xehetasunak berarekin adosteko.

Udalbiltza Partzuergoak oharra kaleratu du Geuretik Sortuak proiketuan parte hartuko duten artista eta udalerrien berri emanez:

https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/honakoak-dira-geuretik-sortuak-proiektuan-parte-hartuko-duten-artista-eta-udalerriak 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Maitane Perez aktore eta idazle nafarra izango da Geuretik Sortuak bekarekin Amasa-Villabonan izango dugun sortzailea
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.