11Maiatza2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak herritarren partaidetza eta herri-galdeketa prozesu berria jarri du martxan

Udalak herritarren partaidetza eta herri-galdeketa prozesu berria jarri du martxan

Argazkia 2 parte hartze prozesua

2020ko otsaila eta martxoa bitartean habiatutako herritarren parte hartze prozesua behin behinean bertan behera uztea ekarri zuen Covid-19ak sortutako osasun larrialdiak. Baina, 2021 urtean prozesua berriro ere martxan jartzea erabaki da, herritarren parte hartzeko Udal batzorde informatzailean ordezkaritza duten alderdi guztien arteko adostasunarekin. Atzoko osoko bilkuran, Amasa-Villabonako udalbatzak erabaki hori berretsi zuen aho batez. Beraz, prozesu parte hartzaile honek erabateko kontsentsu politikoa du.

Aholkularitza zerbitzua kontratatuko du Udalak
Udalak berak dituen bitartekoekin soilik oso zaila da horrelako dimentsioa duen parte hartze prozesu eta herri galdeketa bat aurrera eramatea, beraz, Udalak kanpo-aholkularitza eta laguntza zerbitzua kontratatuko ditu. Horrela, udaleko herritarren parte hartze Batzordeak EMUN Kooperatibak aurkeztutako proposamena onartu du.

400.000 euro amasa-billabonatarren eskura
Udalak 400.000 euro (BEZ barne) bideratuko ditu herritarrek proposatu eta bozkatutako proiektu eta egitasmoetara. Horrela, amasa-billabonatarrek aurkeztutako proiektu desberdinen artetik aukeraketa bat egingo dute bozketa zuzenaren bidez. Herritarren eskura jarritako 400.000 euroak udalaren altxortegiko gerakinetik irtengo dira.

Herritarren parte hartze batzordea, organo erabakitzailea
Udalean eratuta dagoen Herritarren parte hartze batzordea da prozesuaren nondik norakoak finkatuko dituen organo erabakitzailea, eta bertan erabaki dira prozesuaren ezaugarriak. Prozesu hau Amasa-Villabonako Udalak 2014 urtean onartutako Herritarren parte hartzeari buruzko araudiak-k markatutakoaren arabera garatuko da. 

Maiatzaren 1etik ekainaren 15era, proposamenak aurkezteko epea
Amasa-Villabonan erroldatuta dagoen bizilagun orok egin ditzake proposamenak; norbanako moduan edo talde zein elkarte baten ordezkari moduan. Ezinbestekoa da egindako proposamena ahalik eta zehatzena izatea, eta, aurrekontu bat aurkeztea. Proposamenak bideragarria izan beharko du, eta ez da 400.000 eurotik gorako aurrekontua duen proposamenik onartuko. Derrigorrezkoa izango da indarrean dauden araudiak betetzea. 

Nola egin proposamena?
Udalak inprimaki bat osatuko du eta herritarrek inprimaki hori bete beharko dute proposamenak ofizialki aurkezteko. Modu telematikoan nahiz presentzialean (Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan) aurkeztu daitezke proposamenak.

Deskargatu hemen inprimakia

Ekaina eta uztaila bitartean bildutako proposamen guztien bideragarritasun ekonomiko eta teknikoak zorrotz aztertuko ditu Udalak, dagokion teknikarien txostenen bidez. 

Azterketa tekniko horien arabera, jasotako proposamen bakoitza herritarrei hautatzeko eskainiko zaizkien aukeren artean sartu edo ez erabakiko du Udaleko Herritarren parte hartze batzordeak. Horrela, uztaila amaitzerako herritarrei bozkatzeko aurkeztuko zaizkien proiektuen behin betiko zerrenda osatuta egongo da.

Iraila eta urrian zehar informazioaren hedapena
Herritarrek bozkatzeko izango dituzten proiektuen informazioa zabalduko da Udalaren ohiko bitartekoen bidez, baita prentsan ere. Aldizkari berezi bat ere argitaratuko da. Bertan, herritar guztiek galdeketaren informazio objektibo, garden eta ulerterraza jasoko dute.

Azaroan erakusketa eta herri galdeketa
Azaroaren 1etik 15era bozkatzeko aukeren artean egongo diren proiektu guztiekin erakusketa bat egingo da. Bertan, proiektu bakoitzaren xehetasunak bertatik bertara kontsultatu ahal izango dira. Era berean, galdeketan parte hartzeko informazio praktikoa helaraziko zaie herritar guztiei.  

Herritarren parte hartze prozesuarekin amaitzeko, azaroaren amaieran herri galdeketa gauzatuko da.

Inprimakiaren linka

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.