23Ekaina2021

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Covid-19aren kontrako txertaketa gunea Gureako erakusketa gelan

Covid-19aren kontrako txertaketa gunea Gureako erakusketa gelan

IMG20210520134939.jpgWEB

Osakidetzako arduradunek udalari jakinarazi diotenaren arabera, datorren asteartetik aurrera (maiatzak 25), Covid-19aren kontrako txertaketarako gunea zabalduko da Villabonako Gurea antzokiko erakusketa gelan. Osakidetzako teknikari eta profesionalek, udaleko arduradunek eskainitako eraikina aztertu zuten eta txertaketa kanpainak dituen beharretarako gune egokia zela ondorioztatu zuten.

Ez dago zalantzarik pandemia atzean utzi ahal izateko une honetan lehentasunezkoa dela txertaketa kanpaina hau modu egokian eta ahalik eta azkarren garatzea. Horretarako, udalak eraikin honen erabilera Osasun sailaren eta Osakidetzaren esku utzi du eta behar den guztirako bere lankidetza eskaintzen die osasun zerbitzu publikoei.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Covid-19aren kontrako txertaketa gunea Gureako erakusketa gelan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.