23Ekaina2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Argiteria publiko berria Etxeondo eta Larrea auzoetan

Argiteria publiko berria Etxeondo eta Larrea auzoetan

Argiteria  Etxeondon

Kaleko argiteria publikoaren berritze lanei ekin die Amasa-Villabonako Udalak gaur goizean. Horrela, energia kontsumoa gutxitzeaz gain, berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa murriztuko da.

Lan hauek Etxeondo auzoan abiatu dira, eta datozen 8 asteetan, Larrea eta Etxeondo auzoetako argi puntu guztiak aldatuko dira.

Urtean 11.292, 69 € aurreztuko dira, argindar kontsumoa %73an murriztuz
Gauzak horrela, aurreikuspenak beteko balira, aldatu diren argien urteko kontsumoa %73an murriztuko da, hau da, urtean 77246,4 kwh aurreztuko ditu Udalak kontsumo energetikoan. Ondorioz, aldaketa honekin, 11.292,69 € aurreztuko dira urtero. Gainera, berotegi efektua sortzen duten gasen isuria ere nabarmen murriztuko da: urtean 38.623,20 Kg CO2 gutxiago isuriko baititu Udalak argiteria publikoan aldaketa hauek emanda. Beraz, nabarmena izango da argiztapena berritzeak ekarriko duen onura ekologikoa eta ekonomikoa.

Esleipen prozesua amaituta, NATRUS S.L. enpresa izan da proiektu irabazlea aurkeztu duena. Esleipena pasa den urtarrilaren 11n gauzatu zen, eta, Udalak, guztira, 153.549 €-ko inbertsioa bideratu du argi puntu berrien hornidurara. Instalazio lanak, berriz, Udal brigadako langileek gauzatuko dituzte.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Argiteria publiko berria Etxeondo eta Larrea auzoetan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.