23Ekaina2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Sinatu dira Hezkuntza, Gazteria eta Kirola saileko dirulaguntzen hitzarmenak

Sinatu dira Hezkuntza, Gazteria eta Kirola saileko dirulaguntzen hitzarmenak

DirulaguntzaHezkuntzaKirolaGazteria WEB

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu dituzte Hezkuntza, Gazteria eta Kirola sailak aurten elkarte desberdinetara bideratuko dituen dirulaguntzak. Horrela, diruz lagunduko ditu herri onurarako edo gizarte intereseko jarduerak antolatzen dituzten elkarte hauek:

HEZKUNTZA

Flemingoak Guraso Elkartea: 5.000 €
Helburuak:

  • Kultur ekintzak sustatzea.
  • Haurtxoko zerbitzua eskaintzeko bitartekariak jarri eta garatzen laguntzea.
  • Fleming bizirik kultur astea antolatzea.
  • Ostegun gizeneko jaialdiaren antolaketaz arduratzea eta merienda banatzea.
  • Santo Tomas egunean ekintzak antolatzea.
  • Oinez eskolara programa garatzea.
  • Elkarbizitza eta aniztasunaren festa antolatzea.

Zubimusu ikastola: 43.074,90 €
Helburua: Zubimusu Ikastola Kooperatiba elkartearen hezkuntza jarduera eta proiektuak garatzeko laguntza ematea. Dirulaguntza honekin honako jarduerak lagunduko dira:

  • Hezkuntza, kultura eta kirol jarduerak antolatzea.
  • Eskola komunitatean euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzeko jarduerak edo programak garatzea.
  • Hezkuntza garapen komunitarioko programak eta aisialdirako hezkuntza programak.
  • Garapen iraunkorrarekin lotutako eskola programak.
  • Balioak, heziketa eta errespetua sustatzeko jarduerak edo programak.
  • Herriko beste eragile batzuk Ikastolako eraikinetan egindako jarduerak, ikastolari gastua sortzen badiote.
  • Irakaskuntzaren kalitatea sustatzeko edo ikastolaren kudeaketa hobetzeko proiektuak.
  • Irakaskuntzako jarduera eta proiektu berritzaileak garatzea.
  • Obrak eta inbertsioak orokorrean.
  • Bestelako jarduera osagarriak.

Oinherri Elkartea: 1.500 €
Helburuak:

  • Hezkuntza arloan Amasa-Villabonari aholkularitza eta bidelaguntza eskaintzea.
  • Amasa-Villabona "Herri Hezitzaileen sarean" integratzea.
  • Herri hezitzaileago bat eraikitzeko elkarlana.
  • Herritar zaurgarrienak erdigunean kokatzea hezkuntzan.

Fleming Herri Eskola: 4.500 €
Helburua:

  • Fleming Herri Eskolari laguntzea igeriketa eskolarra programa garatzeko.

GAZTERIA

Malkar aisialdi taldea: 4.300 €
Helburuak:

  • Danborrada eta Erregeen kabalkada antolatzea

KIROLA

Zakur Zaunk Top elkartea: 1.200 €
Helburua:

  • San Humberto txakur erakustaldi tradizionala antolatzea eta sustatzea.

Aizkardi Mendizale Elkartea: 4.800 €
Helburuak:

  • Loatzoko urteberriko irteeraren antolaketaz arduratzea.
  • Umeentzako Ski irteeraren antolaketaz arduratzea.
  • Aizkardiko mendi ibilaldiaren antolaketaz arduratzea.
  • Argazki Rallya antolatzea.
  • Urte osoko mendi irteerak antolaketaz arduratzea.
  • Mendi astea antolatzea. (Gurea zineko teknikari eta erabilera gastuen ordainketa dirulaguntza honetan sartuta dago).
  • Ingurumenari dagozkion ekintzak.

Tolosaldeako arraun kluba: 3.000 €
Helburuak:

  • Batelen atalean, kategori guztietan, Gipuzkoako Ligan, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Txapelketetan parte hartzea.
  • Traineruen atalean, txapelketez gain hainbat estropadetan aritzea denboraldia prestatzen.
  • Emakumeen Traineru Elkartea sustatzea eta Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan parte hartzea. Kontxarako Sailkatzeko estropadan ere parte hartzea.
  • Tolosaldeako emakumeen traineruari bultzada bat ematea.

Denok Danena Haltereofilia taldea: 3.265 €
Helburuak:

  • Urtean zehar halterofilia entrenamenduak garatzeko laguntza ematea.
  • Santio jaietako halterofilia norgehiagokaren antolaketaz arduratzea eta gauzatzea.

Behar Zana Pelota Elkartea: 16.000 €
Helburuak:

  • Pilota eskolaren jarduna bultzatzea.
  • Villabonako modalitatea den errebotea sustatzea, berari keinu egiten dioten emanaldiak sortzea eta zabaltzea.
  • Antton Pebeten oroimenezko memoriala antolatzea eta sustatzea.
  • Bolatarako zaletasuna sustatzea, bera irakatsi eta erakutsiz. Bolatokiaren inguruan emanaldiak sortzea eta zabaltzea.
  • Santio jaietan bola txapelketa antolatzea.
  • Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan parte hartzea.

Billabona Futbol Kirol Elkartea: 15.270,00 €
Helburuak:

  • Billabona FKEaren futbol eskolaren jarduera garatzea.
  • Maila ezberdinetako (federatuak eta ez federatuak) futbol taldeen denboraldiak garatzea.
  • Futbol zaletasuna sustatzea, bai gizon eta baita emakumezkoen artean.

Villabonako Triatloi taldea: 2.500 €
Helburua:

  • Herriko elkarte honek Triatloi txapelketetan parte hartu ahal izatea eta taldearen gastuetarako laguntza ematea.

Xake joku Elkartea: 2.500 €
Helburuak:

  • Santio jaietako Xake txapelketaren antolaketaz arduratu eta gauzatzea.
  • Xakea sustatzea Amasa-Villabonan.

Multiekintzak eskola kirola: 11.000 €
Helburua:

  • Eskola-kirolaz ardurtzen den egiturari laguntza ekonomikoa ematea bere urteko ekintzak garatzea ahalbidetze aldera.

Irrintzi Txirrindulari Elkartea: 3.500 €
Helburuak:

  • Aiztondo Klasikoa txirrindu lasterketaren antolaketa aurrera ateratzea.
  • Iraileko azoka bereziaren antolaketa.

Amasako Martina Elkartea: 5.000 €
Helburuak:

  • Loatzoko igoera-jaitsiera lasterketa antolatzea.
  • Amasako mendi-duatloiaren antolatzea.

Danena Txirrindulari Elkartea: 1.800 €
Helburuak:

  • Txirrindularitza eskola aurrera eramatea.
  • Txirrindularitza sustatzea Aiztondo bailarako herrietan.
  • Txirrindularitza ginkanak edota txapelketak antolatu ahal izateko laguntza eskaintzea.
  • Emakumeen txirrindularitza sustatzea.

Egintza Billabona Areto futbola: 5.700 €
Helburua:

  • Areto futboleko taldeen jarduera laguntzea, txapelketa ofizialetan parte hartzeko dituzten gastuak arinduz.

Tolosaldea Igeri Kirol Taldea: 1.800 €
Helburuak:

  • Igeriketa klase edo entrenamenduak garatzea alebin, infantil eta benjamin mailetan.
  • Master mailakoen igeriketa txapelketetan parte hartzea.
  • Triatletei igeriketa entrenamenduak eskaintzea.

Aiztondo Klasika txirrindularitza lasterketa: 9.000 €
Helburua:

  • Aiztondo eskualdeko Udalen partaidetzarekin gauzatzen den Patxi Alkortaren omenezko gizonezko txirrindulari klasikoaren antolaketa diruz laguntzea.

Guztira, 144.709,90 € bideratu dira herriko elkarte hauek sustatzera. Udalak eragile hauen jarduerak bultzatzeko borondate irmoa berretsi nahi du, eta, bide batez, elkarte hauek gauzatzen duten lanaren garrantzia nabarmendu eta aitortu nahi du.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Sinatu dira Hezkuntza, Gazteria eta Kirola saileko dirulaguntzen hitzarmenak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.