23Ekaina2021

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak hitzarmenak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz bertso elkartearekin

Udalak hitzarmenak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz bertso elkartearekin

Oinkari 2021 WEB

Udaleko Kultura sailak hitzarmen berriak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz Bertsozale elkargunearekin. Horrenbestez, herriko elkarteekin duen lankidetza harremanak sustatzen jarraitu nahi du, eta, hitzarmen horien bidez, elkarteei haien jarduerak garatzeko eta urteko programak aurrera ateratzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaini.

Asteartean Beatriz Unzue alkatea Oinkari dantza taldeko Eneko Arteaga ordezkariarekin bildu zen eta 25.020 € -ko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Udaletxeko Batzar aretoan. Horrela, Oinkari dantza taldeak kudeatzen duen dantza eskolaren jarduera babestuko du Udalak, Aurresku Ligaren aurtengo edizioa diruz lagundu, Dantzari eskolaren emanaldia sustatu, uztailaren 24an, udako kaleko kultur programazioaren barnean antolatu den Korrontzi + Oinkari emanaldia antolatu eta Olentzeroren jaitsieran dantza taldearen parte hartzea bermatu.

Bestetik, atzo, osteguna, Harituz bertso elkartearen ordezkaria den Beñat Iguaranekin 4.000 € -ko lankidetza hitzarmena sinatu zuen alkateak. Tolosaldeko udalerrietan bertsolaritza eta bertso eskolak bultzatzea, eta bertso eskolan hasteko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzea diruz lagunduko du Amasa-Villabonako Udalak hitzarmen bidez.

Osasun egoeraren garapenak utziko balu, hemendik urte bukaera bitartean herriko kultur elkarteek antolatu ditzaketen ekimenak (Amasako Samartiñak, Txakolin eguna, Olentzaroaren bidea...) laguntzeko hitzarmen berriak sinatzea aurreikusten du Udalak.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak hitzarmenak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz bertso elkartearekin
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.