31Uztaila2021

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Estalpe berria Arroako Fleming Herri Eskolarentzat

Estalpe berria Arroako Fleming Herri Eskolarentzat

FlemingHerriEskolaEstalpea

Atzo izandako Hirigintza Batzordean Arroa auzoan kokatutako Fleming Herri Eskolaren sarrera estaltzeko proiektua onartu zuten batzordean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez.

Estalpea jartzearen helburu nagusia da haurrak, eta kanpoaldean zain egoten diren gurasoak, eguraldiaren gorabeheretatik babestea. Beraz, horretarako, 100 m2 inguruko azalera izango duen estalpea eraikiko da eskolako sarreran. Proiektu hau Fleming Herri Eskolako zuzendaritzak proposatu zuen eta udal gobernuak adostasuna adierazi eta proiektuaren erredakzioa martxan jartzea erabaki zuen 2021 hasieran. 

Ikusi irudia

Lan hauek hilabete honen amaieran, edo datorrenaren lehenengo astean hasiko dira, eta ikasleak oporretan dauden bitartean burutuko dira. Aurreikusitakoaren arabera, pare bat hilabeteko lana izango da, beraz, irailerako, haurrak berriro ere eskola hasterako, amaituta egotea aurreikusten du Udalak.

Lan hauek Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaizkio eta, guztira 47.492,16 € bideratuko dira estalpe berrira; proiektu hau 2021eko Udal aurrekontuan Fleming Herri Eskolako inbertsioetara bideratutako partidatik finantzatuko da.

Udalak proiektua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren "Udalaguntza-2020" dirulaguntza lerrora eta 2021eko maiatzean argitaratutako ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailak 27.646,08 euroko ekarpena egin dio Amasa-Villabonako Udalari.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Estalpe berria Arroako Fleming Herri Eskolarentzat
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.