31Uztaila2021

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak udako programazio berezia aurkeztu du

Udalak udako programazio berezia aurkeztu du

UdakoProgramazioa2021Argazkia

Jai Batzordeak, aurten ere, Santio jairik ez izatea erabaki du; izan ere, pandemia egoera honetan oso zaila da pilaketek sortzen duten arriskua saihestea. Hala ere, herritarrek pandemian zehar erakutsi dute ez dituztela kultura, aisialdia eta kirola alde batera utzi nahi.

Era berean, Udalari garrantzitsua iruditzen zaio Amasa-Villabonari udako kalitatezko programazioa ematea, herritarrak, ahal den neurrian, herrian gera daitezen eta, aldi berean, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreari laguntzea, une txarrean baitaude.

Beraz, udako programazio duina eta askotarikoa antolatu da, ia osorik kalean garatuko dena, gustu guztietarako proposamenekin. Helburua denok gozatzea eta guztiok egoerak eskatzen duen arduraz jokatzea.

Kultura ekintzak izango dira nagusi: kontzertuak, kale antzerkia, bertsoak, dantza, haur zinea kalean,… Kirol ekintzak ere izango ditugu, ikusteko zein parte hartzeko, mantentze gimnasia bezala. Haur eta helduentzako aisialdi ekintzak ere ez dira faltako: bingoa helduentzat eta haurrentzat pump track edo ur parkea bezalako ekintza ugari.

Ikusi hemen udako programazio osoa.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak udako programazio berezia aurkeztu du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.