31Uztaila2021

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udako solstizioari ongietorria, Zunbeltz elkarteak antolatutako kalejirarekin

Udako solstizioari ongietorria, Zunbeltz elkarteak antolatutako kalejirarekin

SAN JUAN 2021

Aurten ere ez da ohiko San Joan surik izango Villabonako Erreboteko Plazan. Eta, horren ordez, Zunbeltz elkarteak, herriko hainbat bolondresekin elkarlanean, Udako solstizioaren kalejira antolatu du ekainaren 23ko gau magikorako.

Horrela, besteak beste, galtxagorriak, sorginak eta akerra bezalako pertsonaia mitologikoak herriko kaleetan barrena ibiliko dira gaueko 21:30etatik 23:30etera. Antolatzaileek adar hotsa entzutean, norberaren auzoko plazara gerturatzeko deia luzatu dute, beti ere, segurtasun distantziak mantenduz. 

Ikusi hemen kartela

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udako solstizioari ongietorria, Zunbeltz elkarteak antolatutako kalejirarekin
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.