31Uztaila2021

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Astelehenetik aurrera Txermin, Altzin, Erniobea eta kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak egingo dira

Astelehenetik aurrera Txermin, Altzin, Erniobea eta kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak egingo dira

TxerminAltzinErniobeaBerria

Txermin, Altzin, Erniobea eta Kale Berria 15 (osasun etxearen inguruan) ur hoditeria aldatzeko lanak hasiko dira astelehenean, hilaren 21ean. Horrela, ur hornikuntzarako hodi berriak jartzeaz gain, saneamendu sarean ere hobekuntzak egingo dira, gaur egungo hoditeria zaharkituta baitago.

Aurreikusitakoaren arabera, lan hauek ekainaren 21ean hasiko dira, eta azaroaren 29ra arte luzatuko dira.

Ekainaren 21etik abuztuaren 1era  Txermin auzotik Arratzainera igotzeko N1 errepidearen azpialdean dagoen tunelaren inguruan egingo dituzte lanak,  Zubimusu ikastolaren zonaldean.

Bestetik, abuztuaren 2tik azaroaren 29ra Altzin auzoa eta Kale Berria 15 inguruko zonaldean arituko dira; Zubimusu Ikastolatik Iru Aldeta tabernaraino doan kalean, eta Erniobea kalean (osasun etxearen inguruan).

Ikusi hemen planoa eta obraren faseak.

Gutxi gora behera 5 hilabeteko iraupena izango duten lan hauen sustatzailea Gipuzkoako Ur Kontsortzioa da, eta Urbycolan S.L enpresa izango da obrak burutuko dituena. Guztira, 331.739,06 € bideratu dira ur hornikuntza hobetzeko lan hauetara.

Udalak, bere aldetik, lan hauek baliatuko ditu ingurumen legedia bete ahal izateko ezinbestekoa den euri-urak eta ur zikinak bereizteko lanak egiteko, eta 9.626,44 €-ko inbertsioa egingo du horretarako.

Sortu daitezkeen trabak murrizteko, Udala obrako arduradunekin harreman zuzenean dago eta elkarlanean ari da, sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta arinenak izan daitezen.

Informazio honen guztiaren berri emateko, Udalak Bando bat argitaratu eta itsatsiko du zonaldeko bizilagunen etxe-atarietan. 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Astelehenetik aurrera Txermin, Altzin, Erniobea eta kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak egingo dira
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.