11Maiatza2021

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
Bizilabe web

Maiatzean, BiziLabe zientzia-tailer irekiak egingo dituzte Amasa-Villabonako eta Adunako plazetan

Maiatzaren 21ean Amasa-Villabonan, eta 22an Adunan egingo dira saioak. Doakoak dira eta izen-ematea maiatzaren 10ean zabalduko da.

Martxoan Tolosaldeko bost herritan egin bezala, BiziLabe zientzia-tailer irekiek eskualdeko beste bi herritako plazak hartuko dituzte.

Gazteak, aisialdi giro batean direla, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika alorretan trebatzeko egitasmoa da BiziLabe.

Eskolaz kanpoko jardura modura, ikasturte osoko eskaintza iraunkorra izan da aurten Tolosan eta Amasa-Villabonan. Tailer irekiek, berriz, bertan egiten dituzten jarduerak gertutik ezagutzeko aukera emango dute.

Gehiago irakurri...

Prentsaurreko organikoa

Hondakin organikoa kopuru handian sortzen duten establezimenduei laguntza berezia eskainiko zaie

Gaur eguerdian, Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak, Olatz Peon, Tolosako alkatearekin batera, Tolosaldeko Mankomunitateak hondakin organikoa kopuru handitan sortzen duten establezimenduentzat abiarazi duen kanpainaren berri eman dute prentsaurrekoan.

Tolosaldeko mankomunitateak, Hondakin organikoen bilketa bereiziaren apustuan, aurrera pauso bat emateko abian da. Villabona eta Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei, elkarte gastronomikoei eta azken finean hondakin organikoa kopuru handietan sortzaile diren establezimenduei, laguntza berezia eskainiko die: hondakin organikoa establezimenduaren atarian bilduko duen zerbitzu berezia.

Gehiago irakurri...

TG ekintzailetza

Tolosaldean enpresa ideiak eta ekimenak sustatzeko 33.000 euroko diru-laguntza bideratuko da


Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek, elkarlanean, eskualdean ekintzailetza sustatzeko laguntza jarriko dute martxan. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 20an amaituko da.

Zazpigarren urtez jarraian, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek indarrak batu dituzte eskualdeko ekintzaileei bultzada bat emateko.

Horretarako, Lanbidek 33.425€ bideratuko ditu ekintzaileek proiektuak sustatzeko. Orotara 16 proiektu lagunduko ditu diruz: horietako 10, enpresa ideia berri bat garatzeko asmotan direnentzat, hau da, bideragarritasun azterketa bat egiteko; eta beste sei, bideragarritasun azterketa egina dutenentzat eta ekitera doazenentzat.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.