
- 2021 Martxoa 12
Seaska Haur Eskolan haurrak izena emateko egutegia
Haurreskolak partzuergoaren parte den Amasa-Villabonako Seaska haur eskolak, haurrak izena emateko eta onartzeko egutegia argitaratu du. Matrikulaziorako egutegi berri hau martxoaren 23an hasten da da, haur eskolan dauden plaza libreak argitaratuko direnean eta eskaerak egiteko epea apirilean izango da, zehazki apirilaren 12tik 21era.
Amasa-Villabonako udalak haur txikiak dituzten gurasoak animatu nahi ditu, haurrak herriko haur eskolan matrikulatzeko pausua ematera eta gogorarazi nahi du aurten ere matrikulaziorako dirulaguntzak egongo direla.

- 2021 Martxoa 10
Diru bilketa berezia jarri du martxan Tolosaldea Sahararekin elkarteak
Elkartasun bilketa egiteko deia egin du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Urtero biltzen duten material guztia Argelian bertan erosiko dute aurten eta horretako egingo dute diru bilketa.
"Gure urteroko helburua ahalik eta produktu gehiena jasotzea da. Tolosaldeko biztanle bakoitzak kilo bat ematen badu aukera ikaragarria da. Horretarako ikastetxeen, kultur-etxeetan, udaletxeetan.... bilketa txokoak jartzeko laguntza behar izaten dugu", azaldu dute elkarteko kideek.
Aurten, ordea, covid-19a dela eta Espainia eta Argelia arteko mugak itxita daude eta oinarrizkoak diren elikagaiak eta materiala fisikoki bertara eramatea oso zaila da. "Krisia eta beharra handia da eta hori dela eta kanpaina berezi bat jarri nahi izan dugu martxan", esan dute.

- 2021 Martxoa 09
Incansables txarangaren disko-liburuek badituzte irabazleak!
Incansables txarangak, taldearen 50. urteurrenaren harira disko-liburu bat argitaratu du eta, Amasa-Villabonako Udalak hainbat ale erosi ditu; horietatik 8 aurrez izena eman duten herritarren artean zozketatu ditu, gaur eguerdian. Guztira 46 herritarrek eman dute izena, udalaren webgunean jarritako galdetegia betez.
Zozketa horren irabazleak honakoak dira:
- Iñaki Alduntzin Etxabe
- Jose Manuel Esnaola Leunda
- Juan Luis Eceiza Iñurrita
- Oihana Alkain
- Garikotz Zuriarrain Zangitu
- Oier Ariño
- Maria Jesus Goya Ecenarro
- Maria Jose Ugarte Agirre
Udala harremanetan jarriko da irabazleekin, disko-liburuak eskura emateko.
Zorionak irabazleei!