19Apirila2021

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
Garbiketa ONA

Amaitu dira Berdura plazako garbiketa lanak

Herriko espazio publikoen garbiketa planaren garapenaren baitan, azken egunetan Villabonako Berdura plazako estalgunearen garbiketari ekin diote udaleko garbiketa zerbitzuek.

Urte luzez bere horretan egon eta gero, pilatutako zikinkeria kentzeko behar handia zuen Villabona erdiguneko plaza garrantzitsu honek. Aurreko astean estalpearen kanpoaldea garbitu zuten udal garbiketa brigadako garbitzaileek eta atzo bertan amaitu zuten barrualdeko egitura metalikoak garbitu eta gero.

Argazkia ikusi: Berdura plaza Lehen eta Orain

IMG20210127120530web

Nazien atzaparretan egondako billabonatarrak gogoan, Holokaustoaren Biktimen Oroimenerako Nazioarteko Egunean

Gaur, urtarrilaren 27a, Naziek eragindako Holokaustoaren biktimen nazioarteko eguna da eta Amasa-Villabonako Memoria eta Bizikidetza Batzordeak II. Mundu gerrateko urteetan nazien kontzentrazio eremuetan egondako herritarrak gogora ekarri nahi izan ditu. Horregatik, gaur goizean Beatriz Unzue alkateak eta Xabat Laborde alkateordeak, udalbatza osoaren izenean, lore eskaintza xume bana egin dute Villabonako Kale Nagusian, naziek eraildako Adolfo Lozano eta Alberto Beaufort-en jaiotetxeen aurrealdean, lurzoruan ezarrita dauden oroimen plaken ondoan.

Gehiago irakurri...

Ostalaritza

Udalbatzak ostalariek aurkeztutako mozioa onartu du

Covid-19ak eragindako itxialdiek gogor kolpatu dute ostalaritzaren sektorea. Beraz, profesional hauek egoera ekonomiko larrian daudela salatzeko eta irtenbide egokiak hartu daitezela eskatuz, udal mozio proposamen bat aurkeztu dute.

Gauzak horrela, atzo izandako Osoko Bilkuran herriko ostalariek aurkeztutako mozioa onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin, eta EAJ-PNV eta PSEren abstentzioarekin.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.