
- 2021 Urtarrila 26
Villabonakoak ez diren Olaederrako bazkideek behin behineko baja eskatu dezakete, itxiera perimetralak irauten duen bitartean
Villabonan erroldaturik ez dauden Olaederra Kiroldegiko bazkideek BEHIN BEHINEKO BAJA eskaera egin dezakete herrien arteko itxiera perimetralak irauten duen bitartean. Ezinbestekoa da aurrez 943 69 43 22 telefono zenbakira deitzea edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idaztea baja eskaera egiteko. Hori horrela, udalerrien arteko itxierak indarrean dirauen bitartean, ez da hilabeteko kuotarik kobratuko, beti ere, aurrez eskaera egin bada.
Udalerrien arteko itxiera perimetrala bertan behera geratu bezain pronto, automatikoki alta emango zaie behin behineko baja eskaera egindako bazkideei, eta kuota normala kobratuko zaie, aurrez inolako jakinarazpenik gabe.

- 2021 Urtarrila 18
Pentsionisten mugimenduak tinko jarraitzen du 3 urteren ondoren
Gaur, beste astelehen batez, herriko pentsiodunak kalera atera dira pentsio publiko duinak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzera. Aste honetan ere, dozenaka pentsiodun elkartu dira pankartaren atzean eta aurrerantzean ere borrokan tinko jarraitzeko asmoa agertu dute. Hiru urte luzez, pentsiodunen mugimenduak Euskal Herri osoko kaleak hartu ditu astelehenero herriz herri.
Hau da gaurko mobilizazioan plazaratu duten irakurketa:

- 2021 Urtarrila 18
Karpa handi bat ezarri da Arratzaingo eskola eremuan
Amasa-Villabonako udalak, Fleming herri eskolako guraso elkartearekin elkarlanean, karpa handi bat (15x30 metrokoa) alokatu eta ezarri du Arratzaingo eskola eremuko patioan.
Modu horretan, euria ari duen egunetarako Arratzaingo eskola gunean aritzen diren Fleming Herri Eskolako eta Erniobea BHI-ko ikasleek aire libreko eremu estali zabalagoa izango dute erabilgarri, Covid-19aren kontrako prebentzioa hobetuko delarik.
Karpa hau gutxienez ikasturtea amaitu arte egongo da ezarrita, ekainaren amaiera arte eta egoerak eskatuko balu, denboran behar bezain beste luzatuko da.