31Uztaila2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Hasi dira Otelarre eta Arratzainera gas naturala eramateko lanak

Hasi dira Otelarre eta Arratzainera gas naturala eramateko lanak

gas hornidura lanak

Udalak aurrerapauso berri bat eman du trantsizio energetikoarekiko duen konpromisoan, eta Arratzain eta Otelarrera gas naturala eramateko instalakuntza lanei ekin die. Horrela, Arratzaingo hezkuntza eremura (Fleming Herri Eskolara eta Erniobea BHIra), udal futbol zelaira, Hika Txakonlindegira eta inguruko zenbait baserri eta etxebizitzetara iritsiko den gas natural hoditeria ezarriko du datozen asteetan.

Ikusi hemen hoditeria berriaren bidea

Udal futbol zelaiaren eta Arratzaingo hezkuntza eremuaren kasuan, orain arte gasoleoa erabili da galdaratako erregai gisa. Gaur egun guztiz zaharkitua geratu da gasoleoa erabiltzea, erregai oso kutsakorra eta garestia baita. Inbertsio hau gauzatzean, gasoleoaren ordez gas naturala erabiliko da, erregai garbiagoa eta merkeagoa. Beraz, gas naturalaren hornidura sare berri honen bidez, ekonomikoki aurrezpen bat izango du Udalak, eta gainera, aurrera pausu bat emango da energia trantsizioan, gasoleoaren erabilera behin betirako baztertuz.

Era berean, aipagarria da, hoditeria berezi honek etorkizunean hidrogenoa erabiltzea ahalbidetzen duela. Ziurrenik hidrogenoa izango da etorkizuneko energia berriztagarri garrantzitsuena eta azpiegitura honekin eremu honetan hidrogeno hornidura izateko aukera zabalik geratzen da. Ondorioz, esan daiteke Udalak etorkizunerako ikuspegia izan duela proiektu honetan.

Udalak 38.102,90 euroko inbertsioa egin du gas hornidura ezartzeko eta Nortegas Energia Distribución S.A.U. enpresak egingo ditu lanak.

Aurreikusitakoaren arabera, irailaren hasierarako, alegia, ikasturte berria hasten denerako, lanak amaituta egongo dira.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Hasi dira Otelarre eta Arratzainera gas naturala eramateko lanak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.