31Uztaila2021

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalaren eskaerari erantzunez, Tolosa-Donostia herriz herriko autobusen murrizketa bertan behera utziko du Aldundiak

Udalaren eskaerari erantzunez, Tolosa-Donostia herriz herriko autobusen murrizketa bertan behera utziko du Aldundiak

Lurraldebus 2
Tolosatik Donostiara herriz herri autobus zerbitzuaren (BU07 linea) maiztasuna, berriro ere, ordu erdirokoa izango da irailetik aurrera.

Uztailaren 1ean sartu zen indarrean Lurraldebusen ordutegi berria. Eta, besteak beste, Tolosatik Donostiara herriz herri doan zerbitzuaren maiztasuna 30 minuturo izatetik, 60 minuturo izatera murriztu da, Gipuzkoako Foru Aldundiak horrela erabakita. Zerbitzu honen erabiltzaileen kezka eta ezinegona ikusita, Udala aste honetan bertan bildu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako arduradun politiko eta teknikoekin.

Gauzak horrela, asteazkenean Xabat Laborde, Amasa-Villabonako alkateordea eta Gorka Murua, Irurako alkatea (Buruntzaldeko beste hainbat alkate eta udal ordezkarierekin batera) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua den Rafaela Romerori Lurraldebuseko erabiltzaileen haserrea eta ezinegona helarazi zioten. Era berean, eskaera argia jarri zuten mahai gainean: autobus zerbitzu hori, 60 minuturo izan beharrean, 30 minuturo izatea, uztailaren 1era arte zegoen moduan.

Aldundiak eskaera ulertu, eta, irailetik aurrera, zerbitzuaren maiztasuna lehengora bueltatzeko konpromisoa hartu zuen udal ordezkarien aurrean.

Amasa-Villabonako Udalak bilera horren emaitza oso positibotzat jo du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari hartutako konpromisoa beteko duela espero du. Izan ere, autobus garraio publioa bultzatu nahi bada, autobus zerbitzuen maiztasunetan murrizketak egiteak ez zuen inolako zentzurik.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalaren eskaerari erantzunez, Tolosa-Donostia herriz herriko autobusen murrizketa bertan behera utziko du Aldundiak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.