23Iraila2021

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak asteburuan parranda egitera Villabonara ez etortzeko deia egiten du

Udalak asteburuan parranda egitera Villabonara ez etortzeko deia egiten du

IMG2021072910310122

Amasa-Villabonako Udalak jaso ahal izan dituen informazioen arabera, badirudi ostiral honetan uztailak 30, Villabonara parranda egitera etortzeko deialdia zabaltzen ari dela sare sozialen eta WhatsApp-aren bidez. Hau jakinda, Udalak ondorengoa adierazi nahi du publikoki:

- Herriko eragileek osatzen duten Santio Jai Batzordeak, aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki zuela eta ondorioz Villabonan festarik ez dela izango. Beraz, ez dago inolako arrazoirik parranda egitera etortzeko, eta horretara datozenak ez dira ongi etorriak izango.

- Gure herriarekiko errespetua eta herritarren arteko gizalegezko jokabideak exijitzen ditugu; errespetu faltek, jarrera oldarkorrek eta indarkeriak ez dute lekurik gurean.

- Udala eta Udaltzaingoa pasa den larunbat gaueko kale istiluak ez errepikatzeko ahalegin guztia egiten ari dela eta egiten jarraituko duela asteburu osoan zehar ere.

- Beste behin, arduraz jokatzeko eta Covid-19ari aurre egiteko ezarri diren arau guztiak errespetatzeko deia egiten diegu herritar guztiei. Zoritxarrez pandemia aroan jarraitzen dugu, inzidentzia-tasari dagokionez eremu gorrian gaude eta birusaren hedapena gelditzeko gure esku dagoena egitea dagokigu.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak asteburuan parranda egitera Villabonara ez etortzeko deia egiten du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.