23Iraila2021

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik

Euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik

210906EuskaraIkastaroak

2021-2022 ikasturteko eskualdeko euskara ikastaroen matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur eguerdian, Amasa-Villabonako Berdura plazan. Aitzol eta AEK euskaltegiekin batera aurkezpenean izan dira Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, Xabat Laborde, euskara zinegotzia, eta Maite Arregi, Udaleko euskara teknikaria. Eskualdeko zenbait udal, UEMA eta Galtzaundi Euskara Taldeko ordezkariak ere bertaratu dira.

Amasa-Villabonan euskara ikasi edota praktikatzeko aukera zabala
Amasa-Villabonan Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikastaroak antolatu ditu 2021-2022 ikasturte berrirako. Maila guztietako ikastaroen aukera zabala dago: oinarrizko euskara ikastaroak, hizkuntza eskakizunen bat prestatzeko ikastaroak, etorri berriei zuzendutako Aisa ikastaroak eta Autoikaskuntza ikastaroak.

Amasa-Villabonako ikastaroen eskaintza

Matrikula epea dagoeneko zabalik
Ikasturte berri honetan euskara ikasteko interesa dutenek irailaren 17ra arte daukate izena emateko aukera. Horretarako, izen-emate orria bete eta Udaletxeko sarreran dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute 08:00 – 14:00 ordutegian.

Izen-emate orria

Udalak diruz lagunduko ditu euskara ikasleak
Beste urte batez, Udalak 11.000 euro bideratuko ditu euskara ikasteko dirulaguntzetara. Horrela, oinarrizko mailetan matrikulatzen direnek (A1etik hasi eta B2raino) matrikularen %100 jasoko dute bueltan, eta euskara ikastea guztiz doakoa izango da beraientzat.  C1 eta C2 mailetan matrikulatzen direnei, aldiz,  matrikularen %75a ordainduko die Udalak. 

 Aipatutako dirulaguntza eskatu ahal izateko Udalak ezarritako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Villabonan erroldatuta egotea.
• Gutxienez, ikastaroaren %85eko asistentzia izatea.
• Euskaltegiaren aldeko txostena lortzea, errendimenduari dagokionez.
• Matrikula ordainduta izatea.

Aurten, inoiz baino gehiago, ikasturte honetan herritarren beharretara egokituko den zerbitzua ematen saiatuko dira euskategietako ordezkariak, eta, 2021-2022 ikasturtean, euskara ikastea segurua izan dadin, beharrezko babes neurriak hartuko dituzte, eskolak espazio seguruak izan daitezen bermatuz.

Gaurko agerraldiaren bidez herritarrak euskaltegietara gerturatzera eta euskara ikastera animatu nahi ditu Udalak.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.