23Iraila2021

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Fleming eskola publikoko ikasleek estalpe berria estreinatuz hasi dute ikasturtea

Fleming eskola publikoko ikasleek estalpe berria estreinatuz hasi dute ikasturtea

Estalpea 3

Arroa auzoan kokatutako Fleming herri eskola publikoko ikasleek ikasturte berriarekin batera estreinatuko dute eraikineko estalpe berria. Ikastetxeko zuzendaritzak proposatu bezala, eraikinaren sarreran 100 m2-ko azalera duen estalpea eraiki du Udalak, ikasleak oporretan izan diren bitartean. Horrela, ikasturte berria hasterako, haurrak, eta kanpoaldean zain izaten dituzten gurasoek, eguraldiaren gorabeheretatik babesteko aukera izango dute.

Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaizkio lan hauek, eta, guztira, 47.492,16 euro bideratu dira proiektu honen exekuziora. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik, ordea, 27.646,08 euroko laguntza jasoko du Udalak.

Argazkia 1    Argazkia 2    Argazkia 3

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Fleming eskola publikoko ikasleek estalpe berria estreinatuz hasi dute ikasturtea
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.