08Abendua2021

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabonan izandako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu du Udalak

Amasa-Villabonan izandako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu du Udalak

211108MemoriaEtaBizikidetzaBatzordea

Amasa-Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeko kideek (EH Bildu, EAJ-PNV eta PSEko ordezkari politikoek) agerraldia egin dute gaur goizean Villabonako udaletxean, Javier Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariarekin batera. Gaurkoan Amasa-Villabonan izandako edo amasa-billabonatarrek pairatutako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu da. Buces-ek azaldu duenez, webgunean Memoria Historikoa (1936ko gerra eta lehen frankismoa) eta Gertuko Memoria (1960. urtetik gaur egun artekoa) bereizten dira eta bi epealdietan izandako gertaerei buruzko informazioa, biktimen biografiak, testigantzak etab. biltzen dira.

Gaurko agerraldian honako mezua argitaratu du Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzorde bereziak:

Azaroaren 10ean, asteazkenean, memoriaren eguna ospatzen da. Gure herrian inoiz gertatu behar ez ziren motibazio politikoko indarkeriaren, terrorismoaren eta poliziaren gehiegikeriaren biktima guztiak aitortzeko eta oroitzeko eguna. 

Horrela, Udalak biktima guztien duintasunaren aldeko konpromisoa erakusten jarraitu nahi du, biktima horiek egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea merezi baitute.

Webgune berria, gertatutakora hurbiltzeko
Udal honek, ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartzen duten Memoria eta Bizikidetza Batzordearen eskutik, bide horretan aurrera egin nahi du, eta Aranzadi Zientzia Elkartea Amasa-Villabonako herritarrek pairatutako giza eskubideen urraketak eta sufrimenduak ezagutzeko egiten ari den ikerketaren berri eman du.

Azken bi urteotan Aranzadi Zientzia Elkartea gure herrian gertatutakora hurbiltzen gaituzten testigantzak biltzen aritu da. Hemendik aurrera, egindako ikerketa lanaren emaitza ezagutu eta kontsultatu ahal izango da, gaur bertan aurkeztu den web orriaren bidez:

www.amasa-villabona-oroimena.eus

Testigantza eta ekarpen berrien bila
Aranzadik bere lanarekin jarraitzen du, datuak eta testigantzak biltzen. Memoria eta Bizikidetza Batzordetik gonbita egin nahi die indarkeriarekin zerikusia duten gertakarien berri izan dezaketen pertsonei beren ekarpena egin dezaten, beren lekukotza emanez. Horrek asko lagunduko baitu gertatutakoa hobeto ezagutzen eta jasandako eskubide urraketak eta sufrimenduak ez ahazten.

Egiten ari garen lana oso garrantzitsua da gertakarien egia ezagutzeko, biktima guztiak aitortzeko eta Giza Eskubideen urraketak berriro gerta ez daitezen bermatzeko.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabonan izandako Giza Eskubideen urraketak biltzen dituen webgune berria aurkeztu du Udalak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.