25Urtarrila2022

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Zizurkil eta Vilabona artean

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Zizurkil eta Vilabona artean

IMG20211231191452

Urte zahar eguneko arratsaldeko 19:00etan ehunka herritarrek Zizurkil eta Villabonako kaleak zeharkatu zituzten Aiztondoko udalek euskal presoen eskubideen alde deitutako manifestazioan.

Erreboteko plazan, Udaletxearen atarian egin zen amaierako ekitaldian Beatriz Unzue eta Iker Urruzola, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo alkateek hartu zuten hitza eta elkarbizitzan aurrera egiteko euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriekin amaitu behar dela aldarrikatu zuten.

Zehazki hauek izan ziren Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek manifestazio honen bidez plazaratu zituzten eskaera eta aldarrikapenak:

1 - Euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko kartzela neurriekin amaitzea eta legedia arrunta aplikatzea:
Beharrezkoa da presoei bidegabeko zigor erantsia ezartzen dieten neurriekin behin betirako amaitzea eta euskal presoei preso guztiek dituzten eskubide berberak aitortzea: Gradu progresioak, espetxe baimenak, baldintzapeko askatasunak etab.

2 - Gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoen kaleratzea.
Gaixotasun sendaezinak dituzten presoek espetxetik irten eta etxetik hurbil dagoen erietxe batean artatuak izateko eskubide osoa dute, hau espainiar legedian bertan jasota dago. Beraz, eskubide hau errespetatzea eta larri gaixo dauden presoen berehalako kaleratzea exijitzen dugu.

3 - 70 urtetik gora dituzten presoak kaleratzea.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Zizurkil eta Vilabona artean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.