29Ekaina2022

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Landalab: Landa eremuko adineko herritarrak lagundu eta babesteko programa

Landalab: Landa eremuko adineko herritarrak lagundu eta babesteko programa

landalab cartel-A4-villabona page-0001WEB1
Amasa-Villabonako Udalak udalerriko adinekoentzako arreta indartuko du, Landalab proiektua aktibatuz. Esperientzia 2022ko irailera arte pilotatuko da Amasa auzoan, Agintzari S.Coop.ekin elkarlanean bakarrik bizi diren adineko pertsonen detekzioa eta babesa du helburutzat.

Landa-eremuko erronkei aurre egiteko modu berriak
BERTAN izeneko ekimen zabalago baten parte da Landalab, INTERREG POCTEFA Europar Batasuneko programak finantzatua. Honen bidez, landa-eremuak dituen erronkei aurre egiteko modu berriak aztertzen ditu, hala nola, garraio egokitua, zainketa komunitarioa, detekzioa eta esku-hartze goiztiarra. Nafarroako hainbat udalerrik, eta Pirinio Atlantikoko Mankomunitateak, eta Orozko, Urduña eta Amasa-Villabonako udalek parte hartzen dute.

Udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean
Proiektuaren helburua udalerriko gizarte zerbitzuei laguntzea da, nahi ez den bakardadea eta pertsonen isolamendua ikusaraziz. Horretarako, Gizarte Zerbitzuak informazio sistema integral batekin eta komunitatearen lankidetzarekin kontatuko dute, “Auzozainak” deritzonak. Pertsona hauek, bizilagunak, merkatariak, herriko apaiza, erizainak etab. izango dira. Hauen betebeharra izango da proiektuan parte hartzen duten adinekoen ahultasun seinaleei adi egotea, eta mugikorreko aplikazio baten bitartez hauskortasun egoera horren berri emango diete Gizarte Zerbitzuei, modu erraz batean.

Amasaren diagnostikoa egin da
Amasako auzoan 365 biztanle bizi dira. Hauetatik, 95 pertsonek 65 urte baino gehiago dituzte (%26,8). Bizikidetza-unitateei dagokionez, Amasan 59 etxebizitza daude adinekoren bat bizi dena eta horietatik 13tan bakarrik bizi dira. Auzoko erdigunean, 13 etxe daude bakarrik edo beste pertsona adindu batekin bizi direnak. Sakabanatutako eremuan aldiz, 18 etxebizitza daude egoera berdinean. Diagnosi honek, prekarietate ekonomikoarengatik, mendekotasunarengatik edo oinarrizko baliabideen urruntasunarengatik sortutako adierazleengatik hauskortasun egoera larrian dauden pertsonen kopurua aztertzen du.

Gonbidapen gutunak datozen asteetan
Datozen asteetan, udal Gizarte Zerbitzuetatik, gutun bat bidaliko zaie pertsona adinduei proiektuan parte hartzera gonbidatuz. Honekin, jakin ahal izango da zein laguntza-sarerekin kontatzen duten eta zein babes sentsazio duten. Hauskortasun egoera larriagoan dauden pertsonen kasuan, beraiekin baloratuko da Landalaben parte hartzea edo beste baliabide batzuen beharra izango duen.

Auzozaina, adineko pertsonen konfiantzazkoa
Proiektuan parte hartzen duten adineko pertsonek inguruko konfiantzazko Auzozainarekin kontatuko dute. Pertsona adindua izango da Auzozaina aukeratuko duena bere eguneroko jardueretan arriskuan jar dezakeen edozein aldaketa, egoera edo seinaleei adi egoteko, eta Auzozainek APP baten bitartez Gizarte Zerbitzuei jakinaraziko diete.
Parte hartu nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetera deitu

Ekimen honek Amasa-Villabonako herritarren lankidetza sustatu nahi du, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lana osatu ahal izateko, zainketa komunitarioa bultzatuz eta zaintzaren kultura sortuz. Interesa duen edozein pertsona edo ekimenen parte hartu nahi duenak, proiektuaren dinamizatzailearekin (Maider 688 81 69 43) harremanetan jarri daiteke, edo Gizarte Zerbitzura (943 69 21 00) deitu dezake.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Landalab: Landa eremuko adineko herritarrak lagundu eta babesteko programa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.