Hasi dira Otsabiko parkea birgaitzeko lanak
- Post 2022 Urtarrila 25

Pasa den astean hasi ziren Otsabiko parkea birgaitu eta biziberritzeko lanak. Oraingoz lehen fase batean parkearen gainkaldean zeuden legez-kanpoko txabolak bota dira eta inguruan desbrozeak egin dira. Modu horretan, parean dagoen paretaren gainean espazio natural berri bat sortuko da herritarren gozamenerako. Espazio horretan, Yoga egiteko gune berezi bat ezarriko da.
Lanen bigarren fase batean, parkearen birgaitze integral bat burutuko da; sarbidea eraberrituko da, informazio panelak jarriko dira, mahai eta aulkiak ezarriko dira, Pump Track zirkuitoa hobetuko da, zirkuitoaren ingurua txukunduko da, parkearen erdialdean dagoen "piszina" lorategi gisa jarriko da, zuhaitzak kimatuko dira, berdegune berriak sortuko dira etab. datozen astetik aurrera ekingo zaie aipatutako bigarren faseko lanei.
Proiektu honen bidez, Otsabiko parkearen eremu guztia eraberritu, txukundu eta elementu berriak jarrita, parkea erakargarriago egin eta biziberritzea da udalaren helburua. Aipatu behar da proiektu hau Gipzukoako Foru Aldundiak finantzatuko duela bere osotasunean, eremu degradatuak berreskuratzeko aldundiak ezarritako diru-laguntza programaren baitan. Beraz, Udalak ez du inbertsio ekonomikorik egin behar izan lan hauetarako.