Euskara ikasleentzako dirulaguntzak banatuko ditu udalak
- Post 2022 Apirila 13

Uztailaren 8ra arte aurkeztu daitezke eskaerak Züretzat Herritarrentzat Arreta Zerbitzuan.
Amasa-Villabonako Udaleko Euskara sailak euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten aritu diren herritarrentzat, diru laguntza eskaera aurkezteko epea ireki du.
Eskaera aurkeztu nahi duenak, eskaera inprimakia bete eta ondoren zehazten diren agiriekin batera aurkeztu beharko du:
- Interesatuaren nortasun agiria.
- Euskaltegiaren ziurtagiria honakoak jasoz:
- Eskatzailearen maila hasieran eta bukaeran.
- Asistentzia ehunekotan.
- Matrikularen zenbatekoa
Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailak 8, ostirala, izango da, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan edo udaletxean bertan aurkeztu daiteke.
Baldintzak betetzen dituztenei A1, A2, B1, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, eta C1, C2 maila egin dutenei, %75a.