26Maiatza2022

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Argiteria publikoaren eraberritze prozesuak aurrera darrai

Argiteria publikoaren eraberritze prozesuak aurrera darrai

Argiak
Udal brigadako langileek Amasa-Villabonako argiteria publikoaren aldaketa progresiboa gauzatzeko lanekin jarraitzen dute eta azken asteetan argi-puntu ugari eraberritu dira.

Azken hilabeteetan, Etxeondoko parkean, Amasako Aldapeta auzoan eta Kiroldegia eta Errota arteko errepide zatian jarri dira LED argi berriak. Ez dira soilik argiak aldatzen ari, farola osoak baizik, lehen baino zutoin altuagoak ezarri direlarik, argia modu orekatuagoan zabaldu dadin kaleetan. Datozen hilabeteetan herriko beste hainbat auzotan jarriko dira argi-puntu berriak, besteak beste, Kale Berrian eta Legarreta zein Otelarre auzoetan.

Argiteria publikoaren aldaketa lan hauen bidez, kaleetako iluminazioaren kalitatea nabarmen hobetzen ari da, puntu ilunak desagerrarazi dira, energia kontsumoa jaistea lortu da (aurrezpen ekonomiko handia lortuz) eta atmosferara botatzen den CO2 kopurua ere murriztu da. Zalantzarik gabe, egitasmo azpimarragarria da udala garatzen ari den ingurumenaren aldeko politiken baitan.

Udal gobernuak faseka eta progresiboki, herriko argiteria aldatzen jarraitzeko konpromisoari eusten dio eta lehentasun gisa zaharkituenak dauden eta energia gehien xahutzen duten argi-puntuak aldatuko direla azaldu du.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Argiteria publikoaren eraberritze prozesuak aurrera darrai
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.