Bihartik aurrera, udaleku irekietan izena emateko aukera
- Post 2022 Maiatza 10

Maiatzaren 11tik 23ra, izen-emate epea
Aurtengo udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek bihartik maiatzaren 23ra izango dute apuntatzeko aukera: Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan 08:00-14:00 ordutegian, edo Gaztelekuan, 17:30-19:30 ordutegian. Izen-emate orria behar bezala beteta eta sinatuta, eta haurraren osasun txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dira izena ematerakoan.
Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek dute udaleku ireki hauetan parte hartzeko lehentasuna. Herrian erroldatuta ez dauden haurrekin, aldiz, itxaron zerrenda bat sortuko da, eta, plaza libreak geratuz gero, parte hartzeko aukera izango dute.
Kuotak
UDALEKU IREKIAK | AMASA-VILLABONAN ERROLDATUAK | AMASA-VILLABONAN EZ ERROLDATUAK |
BANAKAKO KUOTA | 84,12 € | 126,18 € |
2. ANAI-ARREBA EDO GEHIAGO |
44,17 € | 66,24 € |
GOIZEKO HAUR TXOKOA | AMASA-VILLABONAN ERROLDATUAK | AMASA-VILLABONAN EZ ERROLDATUAK |
BANAKAKO KUOTA | 20,45 € | 29,66 € |
2. ANAI-ARREBA |
13,29 € | 18,41 € |
Udaleku ireki hauetan parte hartzeko hobariak eskaintzen ditu Amasa-Villabonako udalak. Hauek eskatzeko zerga ziurtagiria, edo ez dutenen kasuetan, bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira izen-emate unean.
Gurasoekin bilera, ekainaren 22an
Urtero bezala, aurten ere Udaleku irikietan izena eman duten haurren gurasoei programa aurkeztuko zaie aurrez. Bilera ekainaren 22an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Gurea antzokian.
Argibide gehiagorako E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat idatzi. Bestela, 943 69 21 00 edo 943 69 47 84 telefono zenbakietara ere deitu daiteke.