01Uztaila2022

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Martxan dira Villabonako Gaztelekuko eraberritze-lanak

Martxan dira Villabonako Gaztelekuko eraberritze-lanak

GAZTELEKUA

Udalak Katea-Etxea Gaztelekuko eraikinaren hobekuntza lanei ekin die aste honetan. Egoera kaxkarrean zeuden hainbat espazio hobetu nahi dira horrela, 2022-23 ikasturte berria hasi aurretik. Gainera, duela hilabete batzuk gaztetxoen eta hauen gurasoen artean gauzatutako parte-hartze prozesuan bildutako ekarpenak kontuan hartuta burutuko dira eraberritze lan hauek

Udalak, guztira, 13.580 euroko inbertsioa egingo du hobekuntza eta egokitzapen lan hauek gauzatzeko:

Hasteko, kanpoko terrazan eta eskaileretan isolamendu lanak egin dira. Honekin, barruko gelatan zeuden hezetasun arazoekin amaituko da. Aterki enpresak egin ditu lan hauek eta 6.316,38 euroko inbertsioa suposatu dute.

Bestetik, hezetasunagatik altxatako egurrezko zorua kendu eta berria ezarriko da ping-pong mahaia dagoen gelan. Sustrai aroztegiak burutuko ditu lan hauek 3.669,93 euroko kostua izango dute.

Eta amaitzeko, ping pong gela, beheko solairuko zenbait pareta eta eskaileretako paretak margotuko dira. Lan hauetara 3.593,70 euro bideratuko dira eta Alustiza margoak enpresa arduratuko da pintaketa guztiak egiteaz.

Behin hobekuntza lan hauek burututa eraikina berriro ere erabilgarri egongo da. Gainera, Gaztelekuaren kudeaketa lanak kontratatzeko lehiaketa publikoa ere irekiko da datozen asteetan, beraz, datorren ikasturtetik aurrera zerbitzu publiko hau berriro ere martxan egongo da, azpiegitura eraberritu eta egokiagoekin.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Martxan dira Villabonako Gaztelekuko eraberritze-lanak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.