01Uztaila2022

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Herriko ikasleak Eskola Agenda 2030eko txostena aurkeztu dute Udaletxean

Herriko ikasleak Eskola Agenda 2030eko txostena aurkeztu dute Udaletxean

20220505 EskolaAgenda2030

Gaur goizean, eta Eskola Agenda 2030 programaren harira, herriko ikastetxeetako hainbat ikasle Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordearekin bildu dira basoak zaintzeko hartutako konpromisoak azaltzeko. Era berean, ingurumenaren zaintzarako proposamen desberdinak aurkezteko ere baliatu dute bisita.

Ikasleen artean ingurumen-hezkuntza eta harekiko sentsibilitatea sustatzea da Eskola Agenda 2030 programaren helburua. Horrekin batera, garapen jasangarriko tokiko prozesuetan ikasleen parte-hartze ere bultzatu nahi du. Ingurumen Hezkuntzako programa denez, gaztetxoen artean ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoen garapena sustatzeko xedea du, eta ingurumen-arazoak konpontzen parte hartzera era animatu nahi ditu programaren parte-hartzaileak.

Eskola Agenda 2030, Amasa-Villabonan
Amasa-Villabonan Fleming Herri Eskola, Zubimusu ikastola eta Erniobea BHI ikastetxeek Eskola Agenda 2030 parte hartzen dute proiektuan. Lehen Hezkuntzako 1 mailatik hasi eta DBHko 4 mailara arte. Horrela, guztira, 1.105 ikasle aritu dira lanean, irakasle eta gurasoen laguntzarekin batera.

Gaur goizean, Beatriz Unzue alkatearekin eta Xabat Laborde alkateordearekin bildu dira ikasleen hainbat ordezkari, eta proiektu honen baitan ikasturtean zehar landutakoaren berri eman dute udaletxeko batzar areto nagusian. Aurtengoan, lehorreko ekosistemetako bizitza, eta zehazki, basoaren inguruan aritu dira lanean.

Ikasleek hartutako konpromisoak
HH eta LH-ko ikasleek inguruko basoetako eta parkeetako bizidunak babesteko konpromisoa hartu dute, zuhaitzak eta landareak puskatu gabe eta animaliak lasai utziz. Gainera, basora joaten direnean, sortutako zaborra poltsa batean sartu eta etxera eramango dutela esan dute, ondoren bakoitza bere edukiontzira botatzeko.
DBH-ko ikasleek, aldiz, Udalak antolatzen dituen ekimenetan parte hartzeko konpromisoa hartu dute (mendi garbiketak, zuhaitz landaketak...). Era berean, mendira joatean, zaborrik ez dutela botako eta sortzen dutena, etxera bueltan eramango dutela esan dute.

Kontuan hartzeko proposamenak
LH-ko ikasleek zaborra ezin dela bota adierazten duten kartelak hizkuntza desberdinetan, jartzea proposatu dute. Gainera, herriko parkeetan zuhaitzak identifikatzeko txartelak jartzea gomendatu dute, herritarren ezagutza sustatzeko. Lasturren mahaiak eta bankuak aldatzea eta egora onean mantentzea beharrezkoa ikusi dute.
DBH-ko ikasleei dagokionean, herriko mendi elkartearekin eta ikastetxeekin elkarlanean, ingurunea ezagutzeko irteera gidatu gehiago antolatzea proposatzen dute: zuhaitz landaketak, gazteentzat orientazio frogak, landare-zuhaitzak identifikatzeko panel informatiboak, mendi ibilbide posibleak diseinatu... Bestetik, eragile desberdinen partaidetzarekin, auzolanean, baso eta erreka bazterrak garbitzeko ekimenak antolatzea ere ideia ona izan daitekeela ikuste dute adin tarte honetako gaztetxoek..

Energia ez kutsatzaileak aztertuko dituzte datozen bi ikasturteetan
Datozen bi ikasturteetan energia ez kutsatzaileen inguruan jardungo dute herriko ikasleak. Amasa-Villabonaren diagnostikoa egin, eta proposamen eta konpromisoen bidez, garapen jasangarrirako helburuetan herriak aurrera egin dezan lagunduko dute.

Ikasleek aurkeztutako txostena ikusi

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Herriko ikasleak Eskola Agenda 2030eko txostena aurkeztu dute Udaletxean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.