Hileta eta omenaldi zibilak egiteko Ordenantza onartu du udalbatzak
- Post 2022 Ekaina 29

Hileta ospakizun zibilak herrian egitea baimentzen duen araudia eta ekitaldi hauek hartuko dituzten espazio-publikoak izendatu dira udal ordenantzan berri honetan.
Amasa-Villabona herri anitza da; aniztasun ideologiko, erlijioso eta kultural handia duena, eta ekitaldi sozialei dagokionean ere, etengabeko eraldatzean murgilduta dago. Hori horrela, Udalak akonfesionaltasuna eta laizismoaren oinarriak bermatu behar ditu zentzu guztietan, baita heriotzaren ondoren datozen ekitaldietan ere.
Beraz, hileta omenaldi zibilak egiteko dagoen eskari sozial gero eta handiagoari erantzuna eman dio Udalak, inolako erlijiorik gabeko omenaldi duinak eta pertsonalak egiteko aukera arautuz. Ordenantza honekin, aurrerantzean hileta omenaldi zibilak egiteko aukera izango da, Villabonako udaletxeko Batzar aretoan, "Aljibea" kulturgunean, Erreboteko plazan edo Berdura plazan. Hala ere, herriko beste lokal edo eremu publiko batean egiteko aukera ere zabalik utzi da.
Hori horrela, atzo izandako udalbatzaren osoko bilkuran, Amasa-Villabonan heriotzagatik hileta eta omenaldi zibilak egiteko udal gobernuak aurkeztutako Udal-Ordenantza aho batez onartu zen.