16Abuztua2022

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak kiroldegiko teilatua eraberrituko du

Udalak kiroldegiko teilatua eraberrituko du

20220720Olaederra

Ekainaren 21ean egindako Hirigintza Batzordean aho batez onartu zen kiroldegiko teilatua eraberritzeko proiektua. Gaurko teilatuak dituen hiruki formak eta metakrilatozko xaflek arazo ugari sortzen dituzte: pitzadurak, itoginak, negutegi efektuagatik tenperatura altuak, haizearekin xaflak altxa eta lurrera erortzeko arriskua, etab. Horregatik mantenu lan handia behar izaten da, kostu ekonomiko altuarekin.

Honen aurrean, udal gobernu taldeak arazo guzti horiei irtenbide integral bat ematea erabaki zuen, teilatua guztiz eraberritzeko proiektua martxan jarriz. Horrela, egungo teilatua guztiz ezabatuko da eta estalki berria eraikiko da. Estalki berriak argia sartzeko 36 klaraboia eta isolamendu termiko berezia izango ditu, uneoro kantxan argi natural nahikoa egon dadin eta tenperatura leunak egon daitezen. Gainera teilatu berriak etorkizunean eguzki energia lortzeko plaka fotovoltaikoak jartzea ahalbidetuko du.

Proiektua DPO ingeniaritza enpresak osatu du, eta obraren esleipen prozesua martxan dago (abuztuaren 17ra bitartean). Obra osoa 503.192,61 euroan atera da esleipenera.
Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol instalakuntzen berrikuntzarako ezarritako dirulaguntza lerroan aurkeztuko du proiektua, eta dirulaguntza garrantzitsua lortzea espero da.

DPO ingenieritza enpresak sortutako irudiak:

Olaederra kiroldegiko teilatua 1
Olaederra kiroldegiko teilatua 2
Olaederra kiroldegiko teilatua 3
Olaederra kiroldegiko teilatua 4

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak kiroldegiko teilatua eraberrituko du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.