24Iraila2023

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Herri oso bat indarkeria matxistaren aurka

Herri oso bat indarkeria matxistaren aurka

villabona-manifestacion-U170869461165nEF-U170869397018kAC-1248x770Diario Vasco-DiarioVasco
Villabonako mugimendu feministak deituta, elkarretaratze jendetsua egin zen atzo Erreboteko plazan, azken egunotan jaien testuinguruan izandako eraso matxistak salatzeko.

Aurtengo Santio jaien amaiera tristea eta gordina izan da. Modu horretan ikusi eta sentitu zuten atzo elkarretaratzera gerturatu ziren herritarrek. Villabonako mugimendu feministak deituta, ehundaka lagun bildu ziren Erreboteko plazan, festak hasi zirenetik gaur arte izan diren eraso matxistak salatzeko. Mugimendu Feministaren mezua ozena eta argia izan zen: “Ez dugu beldurrik izan nahi etxerako bidean, ez tabernan, ez komunera joatean ere. Ez dut etxera ondo iritsi naizen mezurik bidali nahi. Askatasuna nahi dugu. Errespetua. Espazioa. Merezi dugun eta gurea behar lukeen espazioa nahi dugu. Kaleak, plazak, txoznak, komunak eta eszenatokiak ere gureak dira. Hemen gaude eta hemen izango gaituzue. Pauso bat bera ere ez dugu atzera emango”.

Uztailaren 30eko gaueko egoera zein izan zen ere azaldu zuten manifestuan, eta salatu zutenez “erasotzaile antolatu baten presentzia sumatzen zen”. Halaber, erasoak saiheste aldera eta emakumeen arteko babesa bermatu nahian, gau horretan ostalaritzak izan zuen jokabidea eskertu zuten: “Atzo emandako erantzuna izugarria izan zen. Herri oso bat mobilizatu zen minutu gutxitan. Etxera laguntzeko txandak osatuz, babesa emanez eta elkar zainduz. Argi geratu da herri oso bat dagoela borrokan, indarkeria matxistaren aurka”.

Inongo unean ahaztu gabe, oholtza gainean bereziki gogoan hartu zituzten erasoak pairatu dituzten emakumeak: “Gure babes eta besarkadarik goxoena bidali nahi diegu azken aste honetan erasotuak izan diren emakume guztiei, haien familia eta lagunei. Zuekin eta zuentzat gaude”.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Herri oso bat indarkeria matxistaren aurka
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.