05Urria2022

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Ireki da euskara ikastaroetan izena emateko epea

Ireki da euskara ikastaroetan izena emateko epea

20220901EuskaraIkastaroak

2022-2023 ikasturteko Tolosaldeko euskara ikastaroen matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur goizean, Alegian. AEK eta Aitzol euskaltegietako kideekin batera, Xabat Laborde, Euskara zinegotzia eta Maite Arregi, udaleko Euskara teknikariak aurkezpenean parte hartu dute. Horietaz gain, eskualdeko hainbat udaletako, UEMAko eta Galtzaundi Euskara Taldeko ordezkariak ere bertaratu dira.

Amasa-Villabonako euskara ikastaroen aukera
Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikastaroak antolatu ditu 2022-2023 ikasturte berri honetarako. Horrela, oinarrizko euskara ikastaroetatik hasi eta hizkuntza eskakizunen bat prestatzerainoko ikastaroak eskainiko dira herrian bertan. Gainera, AISA (kanpoko jatorria duten herritarrentzako harrera ikastaroa) edota Autoikaskuntza ikastaroak ere izango dira.
Amasa-Villabonan eskainiko diren ikastaroak:

• Hastapen maila (AISA): astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:30 (AISA – kanpoko jatorria duten herritarrentzako harrera ikastaroa)
• Oinarrizko maila (A1-A2): astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00
• Erdi-maila (B2): astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00
• Goi-maila (C1): astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00

Amasa-Villabonan eskaintzen diren ikastaroak ez badira ikaslearen behar edo ordutegira egokitzen, ikusi Tolosaldeko ikastaroen eskaintza.

Matrikulazio epea, irailaren 16ra arte
Ikasturte berri honetan Euskara ikasi nahi dutenek gaurtik irailaren 16ra arte daukate izena emateko aukera. Horretarako, izen-emate orria bete eta Udaletxeko sarreran dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko da 08:00 – 14:00 ordutegian.

Izen-emate orria

Udalak diruz lagunduko ditu euskara ikasleak
Udalak 11.000 euro bideratuko ditu euskara ikasteko dirulaguntzetara. Horrela, oinarrizko mailetan matrikulatzen direnek (A1-B2) matrikularen kostuaren %100a jasoko dute eta ondorioz euskara ikastea doakoa izango da ikasle hauentzat. C1 eta C2 mailetan matrikulatzen diren ikasleei, aldiz, matrikularen kostuaren %75a itzuliko die Udalak.
Aipatutako dirulaguntza lortzeko derrigorrezkoa izango da Udalak ezarritako baldintzak betetzea:

• Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.
• Gutxienez, ikastaroaren %85eko asistentzia izatea.
• Euskaltegiaren aldeko txostena lortzea, errendimenduari dagokionez.
• Matrikula ordainduta izatea.

Euskara ikasi nahi dutenek, beraz, ez dute aitzakiarik Amasa-Villabonan, maila guztietako ikastaroak eskaintzen baitira herrian bertan. Horregatik, Amasa-Villabonako Udalak euskaltegietara gerturatu eta euskara ikastera animatu nahi ditu oraindik euskaldundu ez diren herritarrak.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Ireki da euskara ikastaroetan izena emateko epea
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.