08Abendua2022

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Villabonako II. azoka ekologikoa, Udaleko Ingurumen sailak antolatuta

Villabonako II. azoka ekologikoa, Udaleko Ingurumen sailak antolatuta

20221027AzokaEkologikoa2022

Villabonako Udaleko Ingurumen sailak elikagai ekologikoen azoka berezia antolatu du, iganderako, urriaren 30erako. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, Villabonako Erreboteko plazan, besteak beste, barazkiak, esnekiak, eztia, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak… denak ekologikoak, eskuratzeko aukera egongo da. Guztira, hamasei ekoizle egongo dira azokan, otarrea osatzeko bertako eta gertuko produktu ekologikoak eskainiz.

Eguerdiko 12:00etan AMA tabernako Javi Riverok prestatutako pintxo dastaketaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek; bertakoa, garaian garaikoa eta ekologikoak diren elikagaiekin prestatutako pintxoak jarriko ditu aukeran, nekazaritza ekologikoa balorean jarriz. Eta, 12:30etan, Iraia Cambra bakarlari billabonatarrak Erreboteko plaza alaituko du eskainiko duen musika emanaldiarekin.

Era berean, eta goizeko 12:00etan ere bai, Zunbeltz elkarteko kideek Gau beltzerako kalabazak apaintzeko tailerra eskainiko dute etxeko txikienentzat, Erreboteko plazan.

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren sustapenerako erakusleiho paregabea izango da Villabonako II. azoka ekologiko hau; elikagai ekologikoen aniztasunaren eta kalitatearen lagin. Udalarentzat ezinbestekoa da eredu ekologikoan urratsak ematea; sektorearen iraunkortasuna ez ezik, ingurumena eta pertsonen osasuna erdigunean jartzen direlako. Gainera, garrantzitsua da tokian tokiko elikagai ekologikoekin gure egunerokotasunean elikatu gaitezkeela erakustea. Beraz, herritar guztiak animatu nahi ditu Udalak igandean Erreboteko plazan izango den II. azoka ekologiko honetara gerturatzera.

Ikusi kartela

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Villabonako II. azoka ekologikoa, Udaleko Ingurumen sailak antolatuta
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.