08Abendua2022

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabonako Udala Arigunea izango da Euskaraldian

Amasa-Villabonako Udala Arigunea izango da Euskaraldian

20221103Arigunea

Amasa-Villabonako Udalak, oraingoz herriko beste 55 entitatek bezala, Arigune gisa parte hartuko du Euskaraldiaren aurtengo edizioan. Horrela, Udala euskaraz lasai aritzeko gunea izango da, eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko du uneoro herritarrekin dituen harreman guztietan (HAZ, Udaltzaingoa, Udal liburutegia, Gaztelekua, Olaederra kiroldegia…). Gainera, Udal langileek Ahobizi edo Belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen egunetan, hau da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

Azaroaren 15etik 17ra, txapak jasotzeko aukera
Euskaraldiaren 2022ko edizio honetan parte hartzeko izena eman dutenek Ahobizi edo Belarriprest txapak jasotzeko aukera izango dute azaroaren 15 eta 17an, Villabonako Berdura plazan, 17:30etatik 19:30etara edo azaroaren 16an, Aljibeko sarreran, 17:30etatik 19:30etara. Oraindik izena eman ez dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute, txapak jasotzeko egun eta ordu horietan izena emateko aukera egongo baita. Bestela, online izena emateko aukera zabalik dago www.izenematea.euskaraldia.eus webgunean.

Amasa-Villabonako Udalak, herriko Euskaraldiko batzordearen deialdiarekin bat egiten du eta Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die herritarrei.

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasa-Villabonako Udala Arigunea izango da Euskaraldian
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.