Urtarrilaren 9an hasiko dira Olaederra kiroldegiko teilatua eraberritzeko lanak
- Post 2023 Urtarrila 04

Udaleko Hirigintza sailak jakinarazi duenez, datorren urtarrilaren 9an hasiko dira Olaederra Kiroldegiko kantxa gaineko teilatua guztiz eraberritzeko lanak. Proiektu honen bidez, gaur egungo teilatuak dituen arazo larriekin amaituko da eta estalki berria ezarriko da.
Obra honi buruzko informazio osoagoa kontsulta daiteke hemen: https://villabona.eus/eu/albiste-nabarmenak/3605-udalak-kiroldegiko-teilatua-eraberrituko-du.html
Horrela, obra zein eraikuntza enpresak egingo duen erabakitzeko esleipen publikoaren prozedura amaituta, Cubiertas y Pinturas HERGAR SL enpresak lortu du udalaren kontratazioa. Azkenik aurrekontua guztira 344.749,32 eurokoa izango da eta gehienez 3 hilabeteko luzapena izango du obra osoak. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol instalakuntzak eraberritzeko duen dirulaguntza lerrora aurkeztuko du proiektua eta dirulaguntza garrantzitsu bat eskuratzea aurreikusten du.
Beraz, obra honen ondorioz, Olaederra Kiroldegiko kirol-kantxa nagusia itxita egon beharko da ia 3 hilabetez. Barkatu eragozpenak.