05Ekaina2023

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak 2023. urteko inbertsioak indartzeko 829.932 euroko kreditu gehikuntza onartu du udalbatzak

2023. urteko inbertsioak indartzeko 829.932 euroko kreditu gehikuntza onartu du udalbatzak

20230328KredituAldaketa

Martxoaren 28ko udalbatzaren osoko bilkuran 2023ko inbertsioen aurrekontuari 829.932 euroko gehikuntza egitea onartu zen gehiengo osoz, aldeko 8 bozka (EH Bildu eta PSE) eta 5 abstentziorekin (EAJ-PNV). Horrela, 2023. urtean gauzatzeko inbertsio-plana modu esanguratsuan sendotu eta zabalduko da.

Diruz hornituko diren inbertsio nabarmenenak

  • ESPALOIAK ETA ASFALTATZE LANAK: 90.000€
  • IRISGARRITASUNA HOBETZEKO LANAK: 25.000€
  • HIRI ALTZARIEN EROSKETA: 17.000€
  • PARKEAK BERRITZEA: 16.000€
  • GRAFICAS LEIZAOLA PABILIOIA BOTATZEA: 145.000€
  • LIBURUTEGIAREN ERABERRITZEA: 195.000€
  • IBILGAILU ELEKTRIKOA EROSTEA: 50.000€
  • KULTUR ETXEKO TEILATUA ERABERRITZEA: 39.000€
  • ALJIBERAKO INBERTSIOAK: 5.000€
  • GUREA ZINEKO KONPONKETAK (SEGURTASUNA): 37.718€
  • KIROLDEGIKO ERREFORMAK: 60.200€
  • FLEMIN HERRI ESKOLAKO OBRAK: 70.000€
  • ENERGIA PLANEKO INBERTSIOAK: 54.490,18€
  • GAZTELEKUAN BEROGAILU SISTEMA BERRIA: 26.000€

Inbertsio guzti hauek diruz hornitzeko, udalaren gerakin ekonomikoa erabiliko da, hau da, inbertsioen gehikuntza hau 2022. urteko aurrekontuaren likidazioa egin ondoren udalak bankuan duen 4.583.870 euroko diru funtsetik finantzatuko da.

Udal gobernuak oso positiboki baloratu du udalbatzak inbertsioetarako gehikuntza ekonomiko garrantzitsu hau onartu izana, izan ere, erabaki horrekin Amasa-Villabonako udalaren inbertsio ahalmena nabarmen handituko da, herritarren ongizatea hobetzeko aukerak zabalduz.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak 2023. urteko inbertsioak indartzeko 829.932 euroko kreditu gehikuntza onartu du udalbatzak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.