M28ko Udal eta Foru hauteskundeetarako jarraibideak
- Post 2023 Maiatza 26

Igandean, maiatzaren 28an, Udal hauteskundeak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak izango dira. Hauen bitartez, Amasa-Villabonako Udalbatza osatuko duten zinegotziak eta Gipuzkoako Batzar Nagusia osatuko duten batzarkideak hautatzeko aukera izango da. Gogoan izan Udal hauteskundeetarako bozka-paperak txuri kolorekoak direla eta Batzar Nagusietakoak berriz gorrixkak.
Amasa-Villabonan 18 urtetik gorako 4.413 herritarrek dute bozkatzeko eskubidea.
Goizeko 09:00 zabalduko dira hauteslekuko ateak eta arratsaldeko 20:00ak arte egongo da botoa emateko aukera.
Bozkaleku bakarra: Olaederra kiroldegia
Guztiek Olaederra kiroldegian bozkatu beharko dute, eraikineko lehenengo solairuko Multiekintzak eta Cycling aretoetan. Guztira, 6 mahai egongo dira, eta bakoitzak 2 hautetsontzi izango ditu (lehenengoa Udal hauteskundeetarako, eta bigarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietarako).
Igandean bertan, hainbat udal langile Olaederra kiroldegian egongo dira hauteskundeei buruzko edozein zalantza argitzeko.