25Otsaila2024

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak 7,8 milioiko aurrekontua izango du 2024. urtean

Udalak 7,8 milioiko aurrekontua izango du 2024. urtean

20231204Aurrekontuak

Pasa den asteazken arratsaldean Ohiko Osoko Bilkura egin zuen Amasa-Villabonako Udalbatzak eta, besteak beste, 2024. urterako udal aurrekontu proiektuari hasierako onarpena eman zitzaion, EH Bilduren aldeko zortzi botoekin, eta oposizioko talde politikoen (EAJ eta PSE) abstentzioarekin. Horrela, Udalak 7.834.173 euroko aurrekontua izango du datorren urtean, 2023. urteko aurrekontua baino %5,46 altuagoa.

Aurrekontuaren zenbaki orokorrak
2024. urteko Udal Aurrekontu osoa 7.834.173 eurokoa izango da, Amasa-Villabonako Udalak historian izan duen aurrekonturik altuena, eta horrela banatuko da:

• Pertsonal gastuak: 2.849.044,04 euro
• Gastu arruntak eta udal zerbitzuak: 2.889.933,89 euro
• Dirulaguntzak eta ekarpenak: 1.253.450,29 euro
• Inbertsioak: 628.244,84 euro
• Finantza gastuak: 32.500 euro

GASTU ARRUNTA ETA UDAL ZERBITZUAK: 2.889.933,89 euro

Zerbitzu orokorrak: 391.377,70 euro, 2023an baino % 3,98 altuagoa.
Aipagarria da Udalak 2024 urtean herriko argazki zaharrak bilduko dituen Fototeka Digitala osatzeko lanei ekingo diela eta 10.744,80 euro bideratuko direla helburu horretarako.

Gizarte zerbitzuak: 632.947,21 euro, 2023an baino %6,05 altuagoa.
Gizarte zerbitzuen sailari dagokionean, azpimarratzekoa da 2024 urtean herriko zaintza sistemaren azterketa bat burutuko duela Udalak, eta horretara 18.150 euro bideratuko dituela. Gainera, Politika Feministari dagokion diru-partida ere %25 handiagoa izango da 2024 urtean, 30.000 euro, hain zuzen ere. 2023an 24.000 eurokoa izan da.

Euskara: 140.919,922 euro, 2023an baino %11,10 altuagoa.
Tokiko Hedabideek egiten duten lana baloratu nahi izan du Udalak. Horrela, Tolosaldeko Atariak, Aiurrik eta 28 Kanalak 2023an eskainitako dirulaguntza %12an igo du Udalak 2024 urterako.

Hirigintza eta zerbitzuak: 667.646,11 euro, 2023an baino % 9,83 altuagoa.
Berezitasun gisa, herrian hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko kanpaina berezi bat abiaraziko du Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin elkarlanean, eta 15.000 euro bideratuko dira horretara.

Kultura: 679.545,92 euro, 2023an baino %1,12 altuagoa.
Gurea Zinemako ekintzei bideratzen zaien diru-partida aurtengo 27.000 eurotik 30.000 euro izatera pasako da 2024 urtean. Horretaz gain, Santio jaietako aurrekontuak ere %15,38eko igoera izango du 2024 urtean, 150.000 eurora iritsiz.

Gazteria: 130.737,42 euro, 2023an baino %10,33 baxuagoa.
Gehienbat Gaztelekuaren garbiketa kontratu berriaren aurrekontu jaitsierari dagokio beherakada hau. 2023an 18.906,25 euro bideratu zituen Udalak Gaztelekuarean garbiketa zerbitzura, 2024an, aldiz, 8.537,42 euro izango dira, hau da, %54,84 txikiagoa.

Hezkuntza: 258.142,84 euro, 2023an baino 0,36 baxuagoa.
Hezkuntza mahaian adostutako ekintzak aurrera ateratzeko 2.000 euroko diru-partida sortu du Udalak 2024 urterako. Gainera, Hezkuntza diagnostiko partekatua egiteko ere 15.000 euroko partida berria ezarri du. Aldiz, Fleming Herri Eskolak Arroa auzoan duen eraikina eta Haurreskolako eraikinaren garbiketa zerbitzuei bideratutako diru-partidak behera egin dute.

PERTSONAL GASTUA: 2.849.044,04 euro

Udal langileen gastuari dagokionez aurrekontuak %2,63ko igoera izango du 2023. urteko hasierako aurrekontuarekin alderatuta. Igoera honen arrazoi nagusia, 2024. urtean udal langileen soldata %2,5ean igoko dela aurreikusten dela da. Bestelakoan, datorren urtean Udalak ez du pertsonal gastuan aldaketa esanguratsurik egiteko asmorik.

DIRULAGUNTZAK ETA EKARPENAK: 1.253.450,29 euro

Dirulaguntza eta ekarpenei dagokien Udal aurrekontua ia bere horretan mantenduko da orokorrean; %0,48an baino ez da igoko. Dena den, badira aipatzekoak diren hainbat igoera: eskualdeko eta euskarazko tokiko hedabideek jasotzen duten dirulaguntza %12an igoko du Udalak. Eresargi abesbatzak jasotzen duen dirulaguntzak %30eko igoera izango du, kontzertu berezi bat antolatu dezan. Xake Joku elkartea mailaz igo denez, %28ko igoera izango du jasotzen duen dirulaguntzan (2.500 eurotik, 3.200 eurora). Beharzana Pelota Elkartearen dirulaguntzak ere %15,79ko igoera izango du bere ohiko funtzionamenduari aurre egiteko (19.000 eurotik 22.000 eurora). Era berean, Amasako festak antolatzen dituen Martina Kultur Elkarteak ere %25eko igoera izango du jasotzen duen dirulaguntzan (16.000 eurotik 20.000 eurora).

INBERTSIOAK: 628.244,84 euro

2024. urterako aurreikusten diren inbertsio garrantzitsuenak:

  • Ur parkea Erreboteko plazan: 144.000 euro
  • Espaloien konponketak eta asfaltatze lanak: 90.000 euro
  • Eskola publikorako inbertsioak: 70.000 euro
  • Hirigintzako proiektuen erredakzioa: 62.000 euro
  • Olaederra Kiroldegian erreformak: 60.0000 euro
  • Erreboteko plazako frontisa konpontzeko lanak: 23.000 euro
  • Energia planeko inbertsioak: 20.000 euro
  • Irisgarritasuna hobetzeko lanak: 15.000 euro
  • Sacem eraikineko sarrera eraberritzeko lanak: 15.000 euro
  • Agaraitz auzoan konponketa lanak: 10.000 euro
  • Estalpea Altzingo iturrian: 10.000 euro
  • Argiteria publiko berria: 10.000 euro
  • Bidegorri sareen konexioa: 10.000 euro
  • Amasako hilerrian konponketak: 8.000 euro
  • Kaleen garbiketarako barredora: 6.250 euro
  • Emakume baserritarrak omentzeko eskultura: 6.000 euro
  • Informazio panel digitala kalean: 5.422,44 euro
  • Sopladora isila eta garbiketarako karroa: 3.500 euro
  • Ibilgailu elektrikoentzat karga puntuak: 2.000 euro
  • Beste inbertsio batzuk: 58.072,40 euro

2024. urtean gauzatuko diren beste inbertsio nagusiak:
2023. urteko udal aurrekontuko inbertsio garrantzitsu batzuk, prozedura hasita badute ere praktikan hurrengo urtean gauzatuko dira. Hauek dira horietako batzuk:

  • Udal Liburutegiaren handitzea eta eraberritze integrala: 195.000 euro
  • Kiroldegiko kantxako lurzoru berria: 170.000 euro
  • 2 komun publiko: 161.520 euro
  • Graficas Leizaolako pabiloia eraistea: 145.000,00
  • Txermingo aparkalekua eraberritzeko lanak: 120.000,00

Amaitzeko, 2024. urteko udal aurrekontuaren behin betiko onarpena gauzatzen denean, aurrekontu osoa (partida ekonomiko guztiekin) www.villabona.eus webgunean argitaratu eta edonorentzat ikusgai jartzeko konpromisoa hartu du Udal Gobernu Taldeak.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak 7,8 milioiko aurrekontua izango du 2024. urtean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.