18Apirila2024

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Alkateak bilera eskaera egin dio URA Uraren Euskal Agentziari, kale Berriko uholdeak errepika ez daitezen konponbideak bilatzeko

Alkateak bilera eskaera egin dio URA Uraren Euskal Agentziari, kale Berriko uholdeak errepika ez daitezen konponbideak bilatzeko

uholdek kale berrin

Atzo Villabonako kale Berrian izandako uholdeen biharamunean, Beatriz Unzue alkateak Gutuna bidali du, EAEko ibaietan eta ibai ertzeetako eskuduntza nagusia duen URA Uraren Euskal Agentziara. Gutun horretan kale Berria 1 eta 7 arteko eremuan dagoen uholde arrisku handia azaltzen du, 2021eko abenduan eta atzokoan gertatutako uholdeak eta bere eraginak aipatzen ditu, eta jarraian egoerari konponbideak bilatzeko lehen bilera bat egitea eskatzen du.

Honakoa da hitzez-hitz gaur Beatriz Unzuek sinatutako gutunaren edukia:

"Kaixo,
Nik, Beatriz Unzue Esnaola andereak, Amasa-Villabonako alkate naizenez, honako eskaera bideratzen dut Villabonako Udalaren izenean:

Azalpena:
Dakizuen bezala, Oria ibaia Villabonako herri-gunetik igarotzen da eta azken hamarkadatan uholde arriskua murrizteko hainbat esku-hartze egin diren arren (ibaiaren zabalera handitzeko lanak, Adunako presaren zait bat eraistea...) oraindik oso ohikoa da Oria ibaia bere ubidetik ateratzea eta kalte handiak eragitea batez ere kale Berria 1 eta 7 zenbakien arteko 100-150 metro luzera duen tarte lokalizatu batean. Azken hiru urtetan bi aldiz irten da Oria ibaia aipatutako tarte horretan; 2021eko abenduaren 10ean eta 2024ko otsailaren 27an.
Dokumentuarekin batera argazki sorta bat bidaltzen dizuegu, kale Berria 1 eta 7 zenbakien arteko tartean ateratakoak. Horrela argiago ikusi dezakezue arazoa zehazki zein eremutan dagoen.
Aipatutako eremu horretan Oria ibaia bere bidetik ateratzen denean Villabonako hegoaldeko sarrera nagusia den errepidea ur azpian uzten du, trafikoan eta garraio publikoan arazo handiak sortuz. Bestalde, zonalde horretan lurpeko garaje handi bat eta etxebizitza eraikinen azpialdean dauden beste 40 garaje inguru daude, eta baita lokal komertzial batzuk ere, guztietan ura sartzen da. Gainera, kale Berria 2 zenbakian dagoen beheko etxebizitzara ere ura sartzen da. Beraz, uholde hauek kalte material oso handiak sortzen dituzte, hainbat herritar kaltetuz.

ESKAERA
Aurretik azaldutako guztia kontuan hartuz, Villabonako Udaleko ordezkaritza bat, ni neu barne, URA Uraren Euskal Agentzia erakundean uholdeen eta azpiegituren gaian ardurak dituen ordezkaritza batekin BILERA bat egitea eskatzen dizuegu. Bilera horren helburu nagusia, azaldutako egoerari etorkizunean konponbide bat bilatzen hastea litzateke.
Villabonako Udalean konbentzituta gaude posible dela une honetan uholde arrisku handiegia duen zonalde hori babesteko neurri eraginkorrak hartzea, eta hori da URA Uraren Euskal Agentziari eskatuko dioguna".

  

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Alkateak bilera eskaera egin dio URA Uraren Euskal Agentziari, kale Berriko uholdeak errepika ez daitezen konponbideak bilatzeko
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.