18Apirila2024

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalbatzak Tolosan Ertzaintzak begian zauritutako gaztearen kasua salatzeko mozioa onartu du, desadostasun politikoarekin

Udalbatzak Tolosan Ertzaintzak begian zauritutako gaztearen kasua salatzeko mozioa onartu du, desadostasun politikoarekin

0229 eh xuhar

Atzo arratsaldeko Udalbatzaren osoko bilkuran, udaletxeko Batzar aretoa leporaino bete zen osoko bilkurako 3. puntuan herritar talde batek pasa den otsailaren 12 goizaldean Tolosako inauterietan Ertzaintzak begian larri zauritutako Xuhar Pazos 16 urteko gaztearen kasua salatzeko aurkeztutako Mozioa babesteko. 

Mozioa Beñat Uribe-Etxeberria herritarrak aurkeztu zuen eta testua irakurri ondoren "zentzuz jokatzeko" eta mozioarekin bat egiteko eskatu zien Udalbatzako alderdi politiko eta zinegotzi guztiei.

Ondoren EH Bilduren udal gobernu taldearen izenean Xabat Laborde alkateordeak hartu zuen hitza eta mozioaren edukiarekin bat egiten zutela adierazi zuen. Bere interbentzioaren amaieran gaur egungo polizia eredua aldatu beharra dagoela defendatu zuen eta horretarako eztabaida sakon bat egin behar dela. EH Bilduk mozioaren aldeko botoa emango zuela aurreratu zuen Labordek.

Jarraian EAJ-PNVren udal taldearen izenean Arantzazu Rojo zinegotziak hartu zuen hitza eta mozioaren zioarekin desadostasuna agertu zuen. Besteak beste, «Xuhar ez zen tirokatua izan» adierazi zuen eta ohartarazi zuen ezin dela ebatzi Ertzaintzaren karga neurrigabea edo desegokia izan zenik gau hartan gertatutakoaren inguruko txosten irmorik ez dagoen bitartean. Hala ere, ikerketen emaitzik izan ez arren, baieztatu zuen foam balak «errebotez» jo zuela Xuharren begian.

EAJ-PNVko zinegotziaren hitzek, Batzar aretoan zeuden hainbat herritarren artean kontrako erreakzioak eragin zituen.

PSEko zinegotziak gaztelaniaz adierazi zuen ez zuela mozioa babestuko oraindik gertatutakoa argitu gabe dagoelako.

Jarraian herritar batek hitza hartu zuen eta besteak beste EAJ-PNVren jarrera kritikatu zuen.

Bukatzeko, bozketa egin zen eta mozioa onartu zen aldeko 8 botorekin (EH Bildu) eta aurkako 5 botorekin (EAJ-PNV eta PSE).     

MOZIOAREN DOKUMENTUA

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalbatzak Tolosan Ertzaintzak begian zauritutako gaztearen kasua salatzeko mozioa onartu du, desadostasun politikoarekin
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.